Berriak
Kultura sailak 50 gonbidapen gehiago batu ditu Ondarretan eta Goikoplazan programatutako KALE GIROAN ikuskizun bakoitzerako
Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak 50 laguneko edukiera handitu du Ondarretako patioan eta Goikoplazako frontoian programatutako ikuskizun bakoitzerako.
Inoiz baino programazio zabalagoa eskainiz, ‘Kale giroan’ aurten Leitzaranera iritsiko da kultura eta natura uztartuz
Kale giroan udako kultur-programazioak “momentuko euskal musikaren, antzerkiaren eta ikuskizunen onena” ekarri nahi du Andoaingo txoko ezberdinetera, “aurten ekitaldi oso bereziekin”.
Maiatzak 29ko Akelarre ikuskizuna bertan behera geratzen da
Bertan behera geratzen da larunbateko #Akelarre ikuskizuna, taldekide batzuek koronabirusean positibo eman ondoren. Sarrerak beste emanaldietara aldatzen edo dirua itzultzen ari gara. Ipini Bastero Kulturgunearekin harremanetan presentzialki edo 943 30 35 40 telefonoz.
Bueltan da Andoaingo Rock Jaialdia, egun argiz oraingoan eta estilo aukera zabalarekin
Belako, Inoren Ero Ni, Audience, Rüdiger eta Ángel Kaplan taldeek osatzen dute XIII. edizio honen kartela
‘ESPAZIO KUTTUNAK’ erakusketa kolektiboa zabalik da Bastero Kulturgunean
Iker Valle, Oaia Peruarena, Patxi Laskarai eta Gonzalo Etxebarriaren ekimen bateratu bat erakutsiko da ostiraletik aurrera. Proiektu horretan, lau artista plastikoek bat egin dute haien lana bultzatu eta ezagutarazteko.
Kultura seguruaren aldeko apustua berretsiz, dantza izango da udaberrian Basteroko egitarauaren ardatza
Andoaingo Udaleko Kultura Sailak apirila eta ekaina bitarteko kultur programazioa aurkeztu du gaur, dantza ziklo berezi bat, rock jaialdi ezagunaren itzulera eta Ikuszirkus-en saio berriak ekarriko dituena.
Bertan behera geratu da “De Gernika a New york pasando por Berlin” antzerkia
Emanaldian parte hartu behar zuen artista baten osasun egoerak eragin du aldaketa. Momentuz, kultura sailak ez du finkatu ea data berririk izango den, baina erabakia hartu bezain laster
Entsegu orokorra – La Oreja de Van Gogh taldeak bira berriaren xehetasunak prestatuko ditu Basteron
Taldea “un susurro en la tormenta” disko berriaren aurkezpen teknikoa prestatzen ari da Andoainen, eta martxoaren 10eko entsegu orokorra ikusteko pase
Andoaingo Udalak kultur programazio zabala osatu du 2021ko lehen hiruhilekorako
Andoaingo Udalak oso balorazio baikorra egiten du abendurako eta urtarrilerako prestatu den GABON GIROAN programazio bereziak herritarrengandik jaso duen harrera beroarekin.
Organo eta sopranoaren kontzertua abenduak 12, San Martin de Tours Elizan 12:00tan
Abenduak 12, San Martin de Tours Elizan 12:00tan, Ana Belén García Perez organo Jolea eta Haizea Muñoz sopranoaren kontzertua izango dugu.
