Emanaldian parte hartu behar zuen artista baten osasun egoerak eragin du aldaketa. Momentuz, kultura sailak ez du finkatu ea data berririk izango den, baina erabakia hartu bezain laster jakinaraziko da.

Sarrerak jada erosita zituzten pertsonei hauek itzultzeko aukera eskaintzen zaie. Horretarako, Bastero Kulturguneko leihatilara hurbildu beharko dute ohiko ordutegian (10:30-13:00 / 16:30-19:30) eta gerturatu ezin bada, telefono honetara deitu beharko da: 943.30.35.40. Internetetik erosi diren sarreran zuzenean itzuliko dira.

Informazioa