Abenduak 12, San Martin de Tours Elizan 12:00tan, Ana Belén García Perez organo Jolea eta Haizea Muñoz sopranoaren kontzertua izango dugu.

ANA BELÉN GARCÍA PÉREZ

Andoainen jaioa, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan lortu zituen pianoko eta klabizenbaloko goi-mailako tituluak. Hor hasi zituen organo ikasketak Musikenen amaituz. Nazioartean maila handia duten hainbat irakaslerekin osatzen du bere prestakuntza.

‘Enrique Lartundo’ Fundazioko bekaduna izan da behin baino gehiagotan, bere piano eta organo ikasketak sendotu dituelarik. Pau-ko L’Ecole Nationale de Musique-n ‘Mention Tres Bien a l’Unanimité’ eskuratu zuen, organoaren espezialitatean.

Bakarlari eta laguntzaile gisa hainbat jaialdi internazionaletan hartu du parte (Espainia, Belgika, Frantzia, Errusia, Japonia eta Estatu Batuetan), garaieta estilo guztiak interpretatuz. Gaur eguneko musikarekin konpromisoahartuta, jaialdi desberdinetan piezak estreinatu ditu: Donostiako Hamabostaldian, Leonen, Croacian eta Libanon.

Gaur egun Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolaren zuzendaria, organo eta piano irakaslea izateaz gain Donostiako Easo Koroaren errepertorista da.Donostiako Santa Maria del Coro Basilikako (Cavaillé-Coll 1863) organista titularra da.

HAIZEA MUÑOZ DÍEZ

Donostian jaio zen non bere eskusoinuko ikasketak hasi zituen. 2003an Zuzenbideko lizentziatura eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta 2007an Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, kantuko ikasketak amaitu zituen, Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin, Ana María Sánchez sopranoarekin eta Alejandro Zabala errepertoristarekin.

Ahots teknikako perfekzionamendu ikastaroak burutu ditu, besteak beste, Ana Luisa Chova, Raquel Andueza, Bonaldo Giagiotti, Montserrat Caballé abeslari eta irakasleekin.

Hainbat musika ziklo eta jaialdietan errezitalak eskeini ditu, baita opera eta zarzuela ezberdinetan bakarlari lanak egiten ere.

Opus lirica opera konpainiako kide da abesbatzako antolatzaile delarik. Bertan Barbero de Sevillako operan Bertaren papera debutatu zuen.

Bakarlari lana irakaskuntzarekin konbinatzen du.

EGITARAUA

* Mattheus-Final. Bach’s Memento C.- M. Widor (1844-1937)
Ala baita J. Guridi (1886- 1961)
Euskal Herria P. Sorozabal (1897-1988)
*Sortie C. Franck (1822-1890)
Ume eder bat T. Garbizu (1901-1989)
Ilunabarra T. Garbizu (1901-1989)
*Toccata. 5ª sinfonía C. M. Widor (1844-1937)
Olentzero Euskal tradizionala
Hator, hator J. Guridi (1886- 1961)
*Rhapsodie (on Christmas Carols) E. Gigout (1844-1925)
Mesias sarritan B. Ercilla (1863-1898)