Bazkideak

Urteko kuota baten truke abantaila ugari lortzen dituzte, eta hauek dira:

  • Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ikuskizun guztietan %25eko beherapena.
  • Urtarriletik abendura bitartean, bazkideak berak aukeratutako bi emanaldietarako sarrera doan eta zinerako beste bi sarrera doan izango ditu bazkide bakoitzak.
  • Informazio-buletina jasotzen duzuenean, epe bat izango duzue bertan iragartzen diren emanaldi guztietarako erreserbak egin ahal izateko.
  • Urtean zehar sarreren zozketak egingo dira emanaldietara doan joan ahal izateko.
  • Andoaingo ERNAITZA LIBURUDENDAn eta STOP LIBURUDENDAn liburuak erostean %5eko deskontua
  • Udaleko Kultura Batzordeak ateratako argitalpenetan %5eko beherapena.
  • Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen dituen ikastaro edo formakuntzetan %10eko beherapena
  • IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA, ZUMALAKARREGI MUSEOA eta UNTZI MUSEOko sarrera prezioan %50eko deskontua.
  • Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako jardueren berri emateko informazio-buletina e-mailez jasoko duzu.
  • Urrian Bastero Kulturgunea ireki zela 20 urte betetzen direnez, 2023ko urtarrilaren 9an, urte horretako bazkideen artean, 20 abonu bereziak zozketatuko dira. 

* Ezin dira 2 doako sarrerak emanaldi berdinerako hartu, eta zineko doako sarrerak astelehenetako emanaldietan bakarrik dira erabilgarri.

Bastero Kulturguneko publikorik fidelena osatzen dute bazkideek. Kultur ikuskizunen zaleak dira eta urtetik urtera gehitzen doan publiko taldea da.

Bazkide egiteko moduak

2023ko bazkidetza prezioa: 41€