Kale Giroan

Kale Giroan 

2021. edizioa   

Inoiz baino programazio zabalagoa eskainiz, ‘Kale giroan’ aurten Leitzaranera iritsiko da kultura eta natura uztartuz 

Leitzarango Otieta parkeko natur ingurunera iritsiko da URMUGA jaialdia, eta bertan Et Incarnatus orkestrak xarmaz beteriko emanaldia eskainiko du 

Gatibu, Urdangarin, Chill Mafia, Dupla, Maren, Verde Prato, AMAK, Grises edo Bulego taldeek musika eskaintza zabala ekarriko dute Ondarretako eta Goikoplazako eszenatokietara. 

Doakoa izango da emanaldi guztietarako sarrera eta gonbidapenak ekainaren 14tik aurrera eskuratuko ahalko dira. Leitzarango emanaldietako sarrerak soilik Basteroko leihatilan eskuratu daitezke. 

Programazioa