Berriak
Naturaren birsortze-zikloak islatu ditu Alicia Martin artistak Basteron erakusgai dituen margolanetan
Gaur inauguratu den erakusketa irekieran izan da sortzailea bera, sormen prozesuari buruzko azalpenak bertatik bertara emateko. Apirilaren 5era arte egongo ikusgai, ohiko ordutegian.
Imanol Bengoetxearen unibertso espresionista, Basteron ikusgai izango da, artista hil osteko erakusketan
Andoainen jaiotako artistaren lan zabala ezezaguna izan da duela urte gutxi arte, ikerketa baten ondorioz beharrezko aitortza jaso duen arte. Erakusketa otsailaren 25era arte egongo da ikusgai
Andoaingo Udalak indartsu berreskuratuko ditu Inauteriak, jai egitarau zabalarekin
Desfilean 500 lagunek osatutako 19 konpartsa aterako dira berriro ere, asteburuan zehar herriko kaleak alaitzeko.
Emakumeek eta haurrek protagonismo berezia izango dute 2023 urte hasierako kultur egitarauan
Tanxugueiras hirukote galiziarra, Kai Nakai-ren ‘reggaeton’ doinuak, Ines Osinagaren proposamen berria, eta Ruper Ordorikaren kubatar erritmoak jasotzen ditu musika programazioak.
iF Matxikote artista konprometituak bere formatu handiko mihise koloretsuak erakutsiko ditu Basteron
Kulturguneko erakusketa aretoan urtarrilaren 14ra arte egongo den ER(r)OTAA erakusketan, sortzaile lapurtarrak gizarte gaiak eta eskubide linguistiko, zibil eta politikoak lantzen ditu.
‘GABON GIROAN’ programazioak normaltasuna berreskuratuko du kultur eta aisialdi eskaintza zabalarekin
Eñaut Elorrieta, Mikel Erentxun eta Olatz Salvadorren musika emanaldiek eta GO!AZENen emanaldi bikoitzak osatuko dute Basteroko kultur eskaintza.
XXVI. Martin Ugalde ipuin lehiaketako sariak Basteron banatu dira
Andoaingo Udalak 10-17 urteko gazteentzat zuzendutako ipuin lehiaketak hogeita seigarren edizioa du, eta 150 lan ipini dira lehian
Udane Juaristik BIDAI APUNTEAK erakusketa berria inauguratu du Basteron
Artista azkoitiarrak collage urbanoak aurkezten dizkie bisitariei; irudien, formen eta koloreen gainjartzean zentratuz. Erakusketa azaroaren 26ra arte egongo da zabalik.
Txalapartarekin eta euskal musikarekin lotutako 200 tresna ezagutzeko aukera emango da Basteron
Maizorri Txalaparta Eskolaren 20. urteurrena ospatzeko erakusketa berezia ireki da da gaur Andoaingo Kulturgunean eta urriaren 14ra arte egongo da zabalik.
‘Ikuszirkus’ zirko jaialdiak orijinaltasuna ekarriko du Andoainera datozen bi asteburuetan
Akrobaziak, sokak, mazak… mota askotako zirku ikuskizun proposamenak ikusteko aukera egongo da Andoainen irailaren 10eko eta 11ko asteburuan, eta irailaren 17 eta 18koan. Doako lau kale-ikuskizun izango dira, familia osoari zuzendutakoak. [‘e.go], Mikra, Urbasa eta Do Not Disturb izeneko ikuskizunak izango dira, hurrenez hurren, aurtengo Ikuszirkus zirko jaialdiren egitaraua osatuko duten proposamen artistiko orijinalak.
