Artista azkoitiarrak collage urbanoak aurkezten dizkie bisitariei; irudien, formen eta koloreen gainjartzean zentratuz. Erakusketa azaroaren 26ra arte egongo da zabalik.

Bastero Kulturguneko erakusketa aretoan Udane Juaristi artistaren BIDAI APUNTEAK proposamen pertsonal eta koloretsua izango da ikusgai gaurtik aurrera. Erakusketa gaur arratsaldean inauguratu da, eta bertan artista bera eta Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Txitxu Ruiz egon dira. Azken horren arabera, “Basterok artista berri bat aurkezten du, KATAPULTA programaren eskutik, Euskadiko sortzaile gazteak bultzatu nahi dituen ekimena”. Ruizen ustez, “maila handiko akriliko erakargarri eta bisualak erakusten dizkigu, andoaindarrek azaroaren 26ra arte gozatu ahal izango dutena”.

Udane Juaristik dioenez, “bere pinturen bidez, errealismotik hasi eta abstrakzioraino doazen apunteak erakusten dizkigu”. 2022 urtean zehar egindako lan guztiek prozesuaren eta ideien freskotasuna islatzen dute, non forma, kolore eta sentsazioei garrantzia berezia eman dien. Juaristiren arabera, “bere lanak izaera urbanoa izan du” beti, nahiz eta litekeena den “nire lana bide berriak bilatzen aritzea”.

Une honetan gaia ez zaio oso garrantzitsua iruditzen; kaleko landareak, formak, elementuak, itsasoa ez du axola “zer”, baizik eta “nola”. Erakusketan hainbat gai ikusi ahal izango dira. Irudien, formen eta koloreen gainjartzean arreta handia jarri du. Irudi berriak sortu ditu, hainbat kolore-planotan elementu ezberdinak proiektatuz.

Bere lanek ez dute prozesuaren freskotasuna galdu nahi, bere esanetan “nik garrantzi handia ematen diet apunteei, prozesuan agertzen diren ezustekoei”. Une honetan bere obra errealismoaren eta abstraktuaren artean dago. Kolore bizi asko ikus daitezke, baina baita zuri-beltzezko koadroak ere. Guztiak akrilikoz margotuak eta tamaina desberdinetakoak.

BIDAI APUNTEAK azaroaren 26ra arte egongo dira ikusgai Bastero Kulturguneko erakusketa aretoan, ohiko ordutegian (astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 18:30etik 20:00etara). Larunbatetan 10:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30).