Andoaingo Udalak 10-17 urteko gazteentzat zuzendutako ipuin lehiaketak hogeita seigarren edizioa du, eta 150 lan ipini dira lehian

Libe Arruti, Eneritz Telleria, Aiora Otamendi, Aiora Diez, Naroa Asensio, Asier Bergara, Luken Txopeitia eta Manex Arruabarrena izan dira 2022 urteko sarituak

10-17 urteko gazteentzat zuzenduriko ipuin lehiaketak 26. edizioa du aurten. Andoaingo Udalak antolaturiko ipuin sariketa urtez urte hazten joan da, herriko eta eskualdeko erreferente nagusi bilakatu arte. 1997 urteaz geroztik, etenik gabe burutu da. Lehen edizioetan Martin Ugalderen ohorezko presentziarekin gozatzeko aukera izaten zen, idazle gazteekin urtea joan eta urtea etorri solasean egiteko aukera izaten zuelarik. 2004tik aurrera, katea ez da eten, eta Ugalde familiako kideak lehiaketaren ohorezko gonbidatu izan dira, baita parte hartu duten lanen maila altuaren lekuko ere.

Basteroko ekitaldian parte hartu dute Ugalderen familiako Ainara Ugaldek, Maider Lainez Andoaingo alkateak, Txitxu Ruiz Hezkuntza eta Kultura zinegotziak.

Edizio honetan guztira 150 lan aurkeztu dira. A kategorian (10-11 urte) 23 lan, B kategorian (12-13 urte) 43 lan, C kategorian (14-15 urte) 34 lan, eta D kategorian (16-17 urte) 50 lan. Txitxu Ruizek, epaimahaiaren buru gisa, poztasuna eta harrotasuna adierazi ditu “Andoainen idazle gazteen harrobi oparoa dugulako”.

Hauek dira 2022ko sarituak:

A Kategoria – 10 eta 11 urte

1. SARIA “Ezin egun okerragorik eduki” Libe Arruti Etxabe
2. SARIA “Hitz totela naiz, arazoren bat?” Eneritz Telleria Martin
FINALISTA “Ez da posible” Libe Azpiroz Delgado

B Kategoria: 12 eta 13 urte

1. SARIA “Mikeba” Aiora Otamendi Baltasar
2. SARIA “Ez amore eman” Aiora Diez Muñoz
FINALISTA “Mundu ezberdina” Hegoa Palacios Zabala
FINALISTA “Hegan goaz” Maren Aranburu Ugalde

C Kategoria : 14 eta 15 urte

1. SARIA “minBIZI” Naroa Asensio Gaston
2. SARIA “Patua” Asier Bergara Beola
FINALISTA “Uraren koloreak” Nora Urtasun Vicente
FINALISTA “Bi bizitzako detektibea” Marta Vazquez Martin
FINALISTA “Anaiak” Laiene Arteaga Eizagirre

D Kategoria : 16 eta 17 urte

1. SARIA “Ba al dakizu nor izan den Luken Txopeitia Zulueta
ikusi duen azken pertsona?”
2. SARIA “Bakartien Patua” Manex Arruabarrena Amonarraiz
FINALISTA “Azken dantza” Ainhoa Georg Urtasun
FINALISTA “Ubitarte kalea” Miren Zatarain Beraza
FINALISTA “Mila esker Menphis” Beñat Uria Amondarain