Berriak

Mila esker Triana
Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailetik “Triana” elkarte kulturalak egindako lana eskertu nahiko genuke. Elkarte honek 27 urteko ibilbidea izan du gure udalerrian. Urte guzti hauetan Andaluziako eta Euskadiko kulturak batu, eta Andaluziako zati bat gure herrira gerturatzea lortu dute.

Andoaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa kalera aterako da berriro ere, eta gomazko figura berriak aurkeztuko dira
Andoaingo Udalak “Azelaingo Señoritoa eta bere Maitalea” erraldoi bikotearen gomazko figurak sortu ditu

Arte garaikidearen sorkuntza prozesuetan murgilduko ditu andoaindarrak ‘FORMAL FORMAL’ erakustetak
Ane Azkona, Sandra Cuesta, Jone Laspiur eta Larraitz Torresen diziplina-anitzeko lanak jasotzen ditu gaur inauguratu den mostrak

Argazki lehiaketa 2022ko udal egutegia osatzeko
Andoaingo Udalak aurreko urtetan bezala, datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketa baten bitartez aukeratuak ateratzen diren 12 argazkiekin, bakoitza 100 euroko saria jasoko duelarik. Pertsona berak sari bakarra jaso ahal izango du.

Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista
Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen dira eta ekimen ezberdinak ipiniko dira martxan, haren izena daraman ipuin lehiaketak 25. edizioa beteko ditu.

Andoaingo guduari buruzko erakusketa Basteron
Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailak seigarren urtez jarraian parte hartuko du Europako Ondarearen Jardunaldietan.

‘Kale Giroan’ Leitzaranera iritsiko da, bailarara sartzeko HIRIBUS zerbitzu berezi batekin
HIRIBUS autobus zerbitzuak eramango ditu ikusleak Leitzaranera, GENEROA dantza ikuskizunerako (uztailaren 17an) eta NUMENAK haur antzerkirako (irailaren 4an).

Uztailak 30era bitartean ikusgai egongo da Eduardo Arreseygor eta bere ikasleen ANTROPOCENO margo erakusketa
Gaur ireki ditu ateak ANTROPOCENO erakusketak Bastero Kulturguneko aretoan. Uztailak 30era bitartean ikusgai egongo da Eduardo Arreseygor artistak eta bere ikasle batzuek osatutako lana.

Kultura sailak 50 gonbidapen gehiago batu ditu Ondarretan eta Goikoplazan programatutako KALE GIROAN ikuskizun bakoitzerako
Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak 50 laguneko edukiera handitu du Ondarretako patioan eta Goikoplazako frontoian programatutako ikuskizun bakoitzerako.

Inoiz baino programazio zabalagoa eskainiz, ‘Kale giroan’ aurten Leitzaranera iritsiko da kultura eta natura uztartuz
Kale giroan udako kultur-programazioak “momentuko euskal musikaren, antzerkiaren eta ikuskizunen onena” ekarri nahi du Andoaingo txoko ezberdinetera, “aurten ekitaldi oso bereziekin”.