Berriak
Kultura manifestuaren irakurketa + Ezekiel DJa atzeratuta
Urriaren 5erako, osteguna, programatuta geneukan ekitaldia, Kultura manifestuaren irakurketa + Ezekiel DJa, atzeratu egin da. Data berria daukagunean, jakinaraziko dizuegu. Barkatu eragozpenak.
Ordu aldaketa Hiru(3) dantza ikuskizunean
Ordu aldaketa egon da Hiru(3) dantza ekitaldian, hasieran 18:30etarako zegoen programatuta baino azkenean 20:00retan izango da.
Hiru(3) erakusketa bertan behera geratu da
Urrian 7tik 28ara programatuta zegoen erakusketa bertan behera geratu da gure borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Barkatu eragozpenak.
Esne Beltza kontzertua: sarrera 3 euro 25 urte azpiko lehen gazteentzat
Esne Beltza bere abesti ezagunenak joko ditu kontzertuan. Publikoarentzako bidaia bermatuta dago, Euskal Herritik mundura, munduen aniztasunetik hurbil. Eguna: Urriak 3, Asteartea Ordua: 20:00 EZ GALDU AUKERA!
Erraldoi bikote berriaren gomazko figurak aurkeztuko dira, eta datorren astetik aurrera eskuragarri egongo dira
Andoaingo Udalak “Juan Legarra Etxebeste eta Cecilia Legarra” erraldoi bikotearen gomazko figurak sortu ditu, eta 30 €-tan salduko dira Bastero Kulturguneko lehiatilan eta herriko hainbat saltokitan
Zirkua, antzerkia eta musika dira udaberriko kultur programazioaren protagonistak
GURE ZIRKUA, Euskal Herriko zirkurik ospetsuena, maiatzean iritsiko da Andoainera, eta hainbat emanaldi eskainiko ditu Miranda pasealekuan jarriko den karpan, Etxeberrieta plazaren parean.
Kanpoko eta etxeko rock doinu berrienak ekarriko ditu XV. Andoaingo Rock Jaialdiak
Bi hamarkadetan zehar mundu osoko agertokietan jo duen Black Lips taldea da aurtengo izen nagusia. Ekainaren 10eko jaialdia girotzeko, edizio honetan ere eguerdian Aperitif saio berezia egingo da.
Naturaren birsortze-zikloak islatu ditu Alicia Martin artistak Basteron erakusgai dituen margolanetan
Gaur inauguratu den erakusketa irekieran izan da sortzailea bera, sormen prozesuari buruzko azalpenak bertatik bertara emateko. Apirilaren 5era arte egongo ikusgai, ohiko ordutegian.
Imanol Bengoetxearen unibertso espresionista, Basteron ikusgai izango da, artista hil osteko erakusketan
Andoainen jaiotako artistaren lan zabala ezezaguna izan da duela urte gutxi arte, ikerketa baten ondorioz beharrezko aitortza jaso duen arte. Erakusketa otsailaren 25era arte egongo da ikusgai
Andoaingo Udalak indartsu berreskuratuko ditu Inauteriak, jai egitarau zabalarekin
Desfilean 500 lagunek osatutako 19 konpartsa aterako dira berriro ere, asteburuan zehar herriko kaleak alaitzeko.
