Andoaingo Udalak “Juan Legarra Etxebeste eta Cecilia Legarra” erraldoi bikotearen gomazko figurak sortu ditu, eta 30 €-tan salduko dira Bastero Kulturguneko lehiatilan eta herriko hainbat saltokitan
Andoaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren jarraitzaileek badute nobedaderik. Orain urtebete “Azelaingo bikotearean” gomazko figurak plazaratu ziren, eta dagoeneko bikote berriaren figurak prest dira. Ostiral arratsaldean burutu den agerraldian aurkeztu dira Juan Legarra Etxebeste eta Cecilia Legarra erraldoien gomazko figura berriak. Beste bikotearen moduan, 30 euroan salduko dira Bastero Kulturguneko leihatilan eta herriko hainbat saltokitan (Ernaitza, Stop, Delgado, Anita), datorren astetik aurrera.
2021ean lehenengo bikotea burutu zen: “AZELAINGO BIKOTEA”. Protagonista “Azelaingo Señoritoa” bezala ezagutzen zen. Ezkonduta egon ez bazen ere, maitale ugari zituen, eta haietako batek irudikatzen du bere bikotea.
2023ean bigarren bikotea osatu da: “LEGARRA ETXEBESTE” familiari dagokiona. Juan Legarra Etxebeste XVIII. Mendean Gipuzkoako Diputatu Nagusi izendatu zuten. Bitxikeria ugari konta daitezke berari buruz, baina bat aipatzekotan “Maiorazkoa” sortu zuela azpimarra dezakegu, bere alabaren eta ondorengoen etorkizuna ziurtatzeko. Bere alaba Ceciliak ez zuen oinordekorik izan, eta aitak eskatu bezala, ondare guzti hori apaiztegi bat sortzeko erabili zen “Villabona eta Andoaingo jende txiroekin eskola bat sortzeko, behartsuei laguntzeko”. Kaletxikiko Irigoien etxea behartsuentzat etxea izan zegin lortu zen, apaztegia sortu zuen, gaur egun ezagutzen dugun La Salle Berrozpe ikastetxearen hastapenak ahalbidetuz.
Txitxu Ruiz Hezkuntza eta Kultura zinegotziak azaldu duenez “erraldoi eta buruhandien konpartsa andoaindarra balioan jarri nahi izan dugu”. Ruizentzat, “gomazko figurak Andoaingo gazteenek beren iragana eta historia ezagutzeko aukera paregabea izango dira. Figura erakargarriak dira, txikien gozamenerako, baina baita bildumagile beteranoenen gozamenerako ere”. Lebiton konpartsaren ordezkari gisa Diego Barrasak jaso du Plateroren oroigarria.
Figurak Platerok ekoitzi ditu, ibilbide luzea duten profesionala da. Besteak beste, Donostiako edo Iruñeko Erraldoien Konpartsako antzeko figura famatuak sortu ditu. Ruben Platero pozik agertu da “4 erraldoien figuratxoak osatu direlako, emaitzarekin oso gustora dago”. Berriki, Lebiton konpartsako 4 erraldoiak eraberritu ditu, arropa dotore berriarekin jantzi eta kaleko dantzetan kalteturiko aurpegiak errestauratuz.