Berriak
Andoaingo Udalak “Gabon giroan, bizi kultura!” programazioa osatu du Eguberri hauetarako
COVID19aren bilakaerak andoaindar guztion eguneroko jarduna baldintzatu badu ere, Andoaingo Udaleko Kultura saila Eguberri hauetarako programazio berezia eskeintzeko buru-belarri lanean ari da. Herrian birusak eragindako egoera epidemiologikoak baldintzaturik egun batzutako geldialdia ondoren, udazkeneko kultur programazioa arazorik gabe burutzen ari da, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta.
Bertan behera geratu da larunbatean, azaroaren 21an, Bastero Kulturgunean ospatzekoa zen “Mozart-Bruch Connection” kontzertua
Artista baten baja medikuak eragin du aldaketa, eta kontzertua 2021eko otsailera pasako da. Data berria jakin bezain laster jakinaraziko da.
Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak Covid-19ari aurre egiteko neurri berriak ezarri ditu
Gaur egungo osasun-egoera dela-eta, Andoaingo Kultura eta Hezkuntza sailak bere kultura-jardueren eta ikuskizunen ordutegia egokitzea erabaki du. Horretarako, azaroaren 5etik aurrera bermatu egingo da jarduera guztiak 21:00etarako amaitzea.
Andoaingo Udalak udazkenerako Basteroko programazioa aurkeztu du
COVID19ak ezinbestean baldintzatu du egunerokotasuna eta baita kultura ere. Osasun alerta egoera martxan ipini zenean, herriko kultur ekipamendu eta jarduerak eten egin behar izan ziren, eta ekainetik hona etengabeko lana izan da berriro ere kultura programazioa martxan ipintzea
ANARI-ren kontzerturako eta Babo Royal haur antzerkirako gonbidapenak aurretik eskuratzeko aukera izango da
Irailaren 18an, ostiralean, 22:00etan, ANARIren kontzertua eta irailaren 20an, igandean, arratsaldeko 18:00etan, Babo Royal haur antzerkia izango dira Kale Giroan programazioaren barruan, Ondarreta ikastetxeko jolastokian.
