Gaur egungo osasun-egoera dela-eta, Andoaingo Kultura eta Hezkuntza sailak bere kultura-jardueren eta ikuskizunen ordutegia egokitzea erabaki du.

Horretarako, eta datorren ostiraletik, azaroaren 5etik aurrera bermatu egingo da ikuskizun, kontzertu, proiekzio, zine eta gainerako jarduera guztiak 21:00etarako amaitzea. Kasu askotan, horrek esan nahi du 20:30ean hastea aurreikusita zeuden jarduerek beren hasiera-ordua aurreratuko dutela, baita, gaueko zineari dagozkionez ere.

  • Hemendik aurrera 20:30erako udazkenerako programatuta zeuden ikuskizunak aurreratu egingo dira, eta 19:00etan hasiko dira.
  • Zine emanaldiei dagokienez, haurren zinea 17:00etan izango da eta helduen zinea bakarrik 19:00etako emanaldian izango da. Asteleheneko emanaldia 19:00etara aurreratuko da.

Ordutegia aldatu denez, erositako sarreretako diruaren itzulketa eskatzeko aukera egongo da azaroaren 13ra arte. 36/2020 Dekretuak ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiek urritik abendura bitartean programatutako ikuskizunetarako sarrerak itzultzeko aukera dute. Hala ere, adierazi nahi dugu udalerri mugakidekoak direnak ikuskizun baterako sarrera aldez aurretik erosita izanez gero, badutela bertaratzeko aukerarik. Aldez aurretik saldutako sarrerak erabilgarri izango dira ordutegi berrian.

Erakusketa gelan taldeen bisitak gehienez 6 pertsonakoak izango dira eta gela edo jardunlekuan pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzea beharrezkoa izango da. Ostiral honetatik aurrera, Paladín Eremuak-Harriak erakusketa ikusteko aukera izango da eta ordutegia ohiko izango da.

Basteroko edozein jardueratan musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan eta ezingo da edukieraren ehuneko 50eko kopurua gainditu. Honez gaiz, Basteroko aretoak egunerokoan maizago egurastuko dira.

Liburutegian ohiko ordutegira itzuliko da. Goizez nahiz arratsaldez egongo da irekita.

Udal abesbatza eta bandan kide guztiekin entseguak egiteko ezintasuna mantentzen da, eta egokitu egingo dira talde txikietan jarduten jarraitu ahal izateko, dagokion dekretuan ezarritako mugen arabera

What do you want to do ?

New mail