Bastero Kulturguneak Mirari Martiarena eta Idoia Torrealdairen “Ztandap” ikuskizuna txertatu du urria-azaroko bere programazioan, bertan behera gelditu den TIBWE antzezlanaren ordez. Ikuskizuna azaroaren 23an, larunbatean, arratsaldeko 19:30ean izango da (6 €).
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” eta “Luze edo Motz” emankizun arrakastatsuen haritik, “eztandaP” ikuskizun honetan ere Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!
Informazio +