Aurreko emanaldirako sarreren diru-itzulketa martxan ipini da, eta data berrirako sarrerak urtarrilak 28an ipiniko dira salgai.
COVID19ak sortutako egoera epidemiologikoari aurre egitera bideratutako neurri ezberdinen aldaketak eman ziren abendu amaieran, eta besteak beste 100%eko aforoarekin programatutako kontzertu ezberdinak atzeratu egin behar izan ziren.
Testuinguru honetan, Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailak erabaki du HUNTZA taldearen kontzertua OTSAILAK 5erako birprogramatzea %60ko aforoarekin. Aurreko saiorako sarrerak (100%eko aforoarekin kudeatu zirenak) bertan behera geratzen dira eta diru-itzulketa burutuko da.
Kutxabank bidez erosi zutenei diru-itzulketa modu automatikoan egingo zaie. Leihatilan sarrera fisikoa erosi zutenek aste guztia izango dute diru-itzulketa eskatzeko. Sarrera erosita duten Basteroko bazkideek aukera izango dute diru-itzulketa eskatzeko edo saio berrirako erreserba egiteko aste honetan zehar.
Saio berrirako sarrerak URTARRILAK 28an aterako dira salmentara Kutxabank edo leihatilan ohiko ordutegian.