Andoaingo Udaleko kultura sailaren nahia da sarrera erosita zuten pertsona guztiek ikuskizunaz gozatu ahal izatea, honenbestez, sarrerak baliagarria izango dira data berrietarako.

Koronabirusaren bilakaera baikorra bihurtzen denean eta 100%eko aforoak errekuperatzen direnean berprogramatuko dira 3 musika emanaldiak.

Sarrera itzuli nahi duenak aukera hori eskuragarri izango du, bai orain eta bai data berria argitaratzen den momentuan ere.

Covid19aren bilakaera epidemiologikoa dela eta indarrean ipini den Dekretu berriak ezarri dituen arau eta aforo muga berriek, ezinezko egiten dute GABON GIROAN programazioaren baitan Bastero Kulturgunean aurreikusita zeuden 3 musika emanaldi bere horretan gauzatzea. Honenbestez, Andoaingo Udalak 3 kontzertuak atzeratzea erabaki du.

Zehazki, atzeratuta geratuko dira Abenduak 30erako aurreikusita zegoen ESNE BELTZA + AMAK taldeen emanaldia, Urtarrilak 2rako aurreikusita zegoen BENITO LERTXUNDIren emanaldia eta Urtarrilak 7rako aurreikusita zegoen HUNTZA taldearen kontzertua.

Hiru musika emanaldi hauek publikoaren erantzun oso ona izan dute, eta sarrera salmenta dagoeneko aretoaren ia 100%era iritsita zegoen (500 pertsonako edukiera du aretoak). Andoaingo Udaleko kultura sailaren nahia da sarrera erosita zuten pertsona guztiek ikuskizunaz gozatu ahal izatea, honenbestez, sarrerak baliagarria izango dira data berrietarako. Koronabirusaren bilakaera baikorra bihurtzen denean eta 100%eko aforoak errekuperatzen direnean berprogramatuko dira 3 musika emanaldiak.

Sarrera itzuli nahi duenak aukera hori eskuragarri izango du, bai eta data berria argitaratzen den momentuan ere. Horretarako Basteroko leihatilara gerturatu daitezke ala 943 30 35 40 telefonora deitu.

Urtarrila-Otsaila-Martxoa 2022

Datorren urtarrilak 3an hasiko da 2022ko lehen hiruhileko programazioaren sarrera salmenta. Ekitaldi horiek guztiak dagoeneko %60ko aforoarekin egokituta programatu dira. Interesatuak sistema bikoitza izango dute, Basteroko leihatilan eta kutxabank bidez.

Gogorarazten da GABON GIROAN programazioaren baitan Basteroko aretoan programatua zegoen Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldiak aurrera jarraitzen duela Urtarrilak 4ean, hau ere %60ko aforoarekin.