Argazki lehiaketa 2022ko udal egutegia osatzeko
Andoaingo Udalak aurreko urtetan bezala, datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketa baten bitartez aukeratuak ateratzen diren 12 argazkiekin, bakoitza 100 euroko saria jasoko duelarik. Pertsona berak sari bakarra jaso ahal izango du.
Gaiari dagokionez, “Andoaindarrak” da bostgarren edizio honetan aukeratu dena. Argazkiak argitaratugabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake. Aukeratu den argazkian azaltzen diren pertsonak identifikagarriak balira, egutegian azaltzeko haien baimena aurkeztu beharko da. Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute.
Formatua, bereizmen handiko digitala, horizontala eta 2-10 MB pisukoa, zabalera 4350px x altuera 2900px. Bereizmena 300 ppp. Adobe RGBn JPGn formatuan.