Antzerkia, dantza eta musika, denetarik bilduko da uztaila eta iraileko hilabeteetan

Udara garaia iritsita, Kalegiroan egitasmoa estreinatu ohi du Andoaingo Udalak. Eguraldi onak dakarren giroa probestuta, kultur egitasmoak kalera ateratzen dira uztaila eta iraileko hilabeteetan; ohi moduan, Andoaingo puntu ezberdinetan gauzatuko dira emankizunak. Hala, kale antzerkiarekin ekingo zaio Kalegiroan egitasmoari ostiral honetan bertan, ‘Somos la Ley’ Cia Barsanti konpainiaren eskutik. Legez kanpoko botiloi bat desalojatzera heltzen direnean Sergio eta Erramunek bizi duten abentura kontatuko du abentura honek, Goikoplazan, arratsaldeko 19:00etan. Musikak hartuko die testigua, ‘Ama Tributo a Extremodura’ emankizunarekin. Karrika auzoko festen baitan izango da, uztailaren 12an. Antzerkiarekin jarraituko dugu, uztailaren 20an, familia osoarentzat izango den Panta Rhei konpainiaren ‘Izarren Hartza’ ikuskizunarekin; Otieta parkean izango da hau. Uztailaren 27an, berriz, etxeberrieta auzoko festetan, Habi taldearen kontzertua izango da, eta abuztuaren hasieran, Goburuko jaiekin batera, ‘Baserrian’, Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna. Erromeria taldeak hartuko die lekukoa, abztuaren 15ean, buruntzako festetan, eta ondoren, abuztua agurtzeko, Ekhi Lambert jardungo da hilaren 24an, Otieta parkean. Irailaren 6arekin amaituko da Kalegiroan egitasmoa, Goikoplazan izango den dantza emankizunarekin: Harrobi Dantza Bertikala konpainiak ‘Geure(r)a’ ikuskizuna eskainiko du.

IkusZirkus, irailean

Kalegiroan amaituta, IkusZirkus egitasmoko emankizunak hasiko dira segidan. Bi emankizun izango dira guztira: batetik, irailaren 13an, Zirkuss konpainiaren ‘Sustrai’ eskainiko da Basteroko auditorioan; bestetik, irailaren 21n, Cia Orain Bi-ren ‘Mute’ izango da Zumea plazan.