“Orratz-Begia Andoaingo haurrak erbestean” erakusketa, Intxorta elkartea-Andoaingo Artxiboa eta Kultura Sailak antolatuta, martxoaren 27tik apirilaren 30era bitartean egongo da irekita Bastero Kulturgunean, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.
Erakusketa honek gerra zibilaren ondorioz ihes egin behar izan zuten hainbat andoaindarren bizipenak jasotzen ditu. Irudiak, gutunak eta beste objektuak, Frantzian eta Errusian egondako umeen lekukotzaz gain ikusgai izango dira aretoan, Intxorta 1937 elkarteak eta Andoaingo Udalean (Kultura sailak eta Artxiboaren eskutik) amankomunean antolatutako erakusketa honetan.
Honekin lotuta, apirilaren 14an, 18:00tan, Udal Artxiboak 2014an zuzendu zuen “Andoaingo haurrak erbestean” izeneko dokumentalaren beste emanaldi berri bat ikusiko da Basteroko Auditorioan, erbesteratutako hainbat andoaindarren testigantzak jasotzen duena. Sarrera doan izango da.
