Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailetik “Triana” elkarte kulturalak egindako lana eskertu nahiko genuke. Elkarte honek 27 urteko ibilbidea izan du gure udalerrian. Urte guzti hauetan Andaluziako eta Euskadiko kulturak batu, eta Andaluziako zati bat gure herrira gerturatzea lortu dute.

Kontaezinak dira oholtzara igo diren aldiak; dantza, kanta eta musika erakusketa ikusgarriak eskaintzera. Beti egon dira gure herrian antolaturiko edozein ekimenetan parte hartzeko prest, eta horregatik Andoainek beti gordeko du elkarte hau bere bihotzean.

Honengatik eta beste hamaika arrazoiengatik, andoaindarrok beti egongo gara “Triana” kultur elkarteari eskertuak. Ez adiorik!