Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, irailean aurkeztu zuen “Andoaingo euskera, bihotzetik kalera” ekinaldiaren barnean, kultura eta musikaz jantzitako jaialdia antolatu du abenduaren 5ean, 19:30ean, Bastero Kulturgunean.
Belaunaldiz belaunaldi, euskararen eta euskal kulturaren alde lanean aritu diren norbanakoak eta taldeak gogoan hartzeko jaialdia izango da. Jaialdian Lizar Makil, 60 eta 70 hamarkadatan euskal dantzak zabaldu zituen Andoaingo taldea, berriro ikusteko aukera izango da. Honekin batera, Olagain Andoaingo Udal Txistulari Elkartea, Urki dantza taldea, Alberto Agirre abesbatza, Maizorri txalaparta taldea, Eneritz Jauregi trikitilaria, Mujika-Tolaretxipi familia eta gehiago izango dira oholtza gainean.
Ekitaldia ikusteko sarrerak salgai jarriko dituzte, 10 euroko prezioan, Elizondo tabernan eta Delgado liburu-dendan.