Enderen Jokoa rol jokoen andoaindar elkarteak bere miniaturen erakusketa egingo du apirilaren 7tik 12ra Bastero Kulturguneko erakusketa aretoan. Erakusketa honek diziplina honek miniaturetan egiten duen lana ikusteko aukera eskainiko dio publikoari eta astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:30etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:30etara egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera arratsaldean, miniaturak margotzeko erakustaldiak eta tailerrak ere egingo dituzte.
Iberian Txapelketa Handia Andoainen:
Apirilaren 12 eta 13an, Enderen Jokoak Warhammer 40k Iberian Txapelketa Handia antolatu du Andoaingo Bastero Kulturgunean. Txapelketa hau estatuko txapelketarako puntuagarria da, eta probintzia osotik, EAEtik eta Nafarroatik etorritako 40 parte-hartzaile baino gehiagoren artean jokatuko da.