Aurreko emanaldirako sarrerak baliogarri izango dira, ez da sarrera berririk hartu beharko, eta hala nahi duenak diru-itzulketa aukera izango du.
COVID19ak sortutako egoera epidemiologikoari aurre egitera bideratutako neurri ezberdinen aldaketak eman ziren abendu amaieran, eta besteak beste 100%eko aforoarekin programatutako kontzertu ezberdinak atzeratu egin behar izan ziren.
Gaur egungo testuinguruan, Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailak erabaki du ESNE BELTZA & AMAK taldeen kontzertua OTSAILAK 19rako birprogramatzea. Bestalde, BENITO LERTXUNDIren kontzertua MARTXOAK 13rako birprogramatu da. Kasu bietan, aurreko saioetarako erositako sarrerak baliagarri izango dira, eta mantendu egingo da ekitaldien ordua 19:00etan. Hala nahi duenak, posible izango du Bastero Kulturgunean diru-itzulketa eskatzea (gehienez kontzertua baino 3 egun lehenagoko margenarekin).