Artistak azkeneko 4 urteetan egindako artelanen aukeraketa bat aurkezten du. Mostra honetan pinturan, eskulturan eta zeramikan agertzen diren pentsamenduak, bibrazioak eta kolore-sentsazioak ikusiko ditugu. Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Bastero kulturgunearen kolaborazioarekin.
Erakusketa irekita egongo da Ekainak 3tik Uztailak 2arte hurrengo ordutegiarekin; Astelehenetik ostiralera 18:30tatik 20:00tara (Astearteak itxita) eta Larunbatak 10:30tatik 13:30tara eta 18:00tatik 20:30tara.
Miguel Balliache (Caracas, Venezuela 1973)
2003an Donostian finkatu zen artista plastikoa, bertan bizi eta lan egiten duen margolari eta eskultoregilea. Aita Venezuela-koa eta ama donostiarra dituen artista honek Miami, Dublín, Bilbao, Donostia, Arrasate, Zarautz, Caracas…-en erakutsi ditu bere obrak. Venezuelako Unibertsitatean 1998an Arkitekturan graduatu eta ondoren, eskultura, pintura, grabatua, argizari eta bitxigintzaren fundizio tailer ezberdinek osatu zuten bere ikasketak.
Balliachek kalean edo naturan aurkitzen dituen materialeekin lan egiten du, metala, egurra, plastikoa, ohiala… Teknika ezberdinak nahasteko duen gaitasun haundiari esker, espresio eremu haundi bat lortzen du. Balliachek sorkuntza paregabeak lortzen ditu, intuizio eta organikoaren artean daudenak. Gaur egun, bere lantoki-tailerra Donostiako Egia auzoan dago eta bertan gogotsu lan egiten du eta baita ere zeramikazko tailerrak ematen ditu.