Irati Gonzalez eta Koldo Arakistainek osatzen dute Berdinki Zirku Garaikide Konpainia. 2019ko Urrian sortua, Berdinki konpainia “Mikra” izeneko lehen pieza 2020ko Irailaren 16an estrenatu zuen Hendaiako kultur idekitzean. Orain, berriz, feminismoa, genero-rolak eta berdintasuna ardatz hartuta “Leinu” ikuskizuna aurkezten digute.
SINOPSIA
Elkarrekin bizi ametsa betetzen ari direla ohartu gabe bikote bat 40 urteren bueltan aurkitzen da. Baina guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu beraien zalantza eta beldurrak parez pare jarriaz.
Berdinki konpainiak gorputzen oreka desoreka jokoekin gurasotasunaren inguruko gogoeta intimo batera gonbidatzen gaitu.
Eguna: irailak 19, ostirala
Ordua: 19:30h
Prezioa: 3 € – Sarrerak: https://tickets.kutxabank.es/#/es/ver-recinto/BA@Janto_KB