COVID19aren bilakaera epidemiologikoaren aurrean LABI-ak segurtasun neurri edo gomendio berriak adostuko ditu larunbat honetan. Honenbestez, Hezkuntza eta Kultura Sailak erabaki du GABON GIROAN eguberritako programazioaren baitan Bastero Kulturguean ospatzekoak ziren emanaldietarako sarrerak erreserbatzeko bazkideen eguna (abenduak 2an zena), abenduaren 7ra ATZERATZEA. Sarrera orokorrak erosteko data, abenduak 9an mantentzen da.
Beraz, Bastero Kulturguneko bazkideek sarrerak abenduak 7an erreserbatu ditzakete ordutegi honetan: Goizez, 10:30 – 13:00 / Arratsaldez, 16:30 – 19:30
Erreserbak telefonoz eta takilan presentzialki egin daitekezke. Erreserba fisikoki egiteko zinemako takila eskuragarri ipiniko da.