12 urtez gorako erabiltzaileek Covid pasaportea eta identifikazio agiria aurkeztea ezinbestekoa izango dute kultur ekipamenduan burutuko diren musika-dantza-antzerki saioetan, zinema saioetan, edota bestelako arte-ekitaldiak egiten direnean.
Basteroko programazioaz gozatzeko sarrerak erosi dituzten erabiltzaileei aukera emango zaie diru-itzulketa eskatu dezaten (abendua eta gabon giroan)
Sarrera fisikoa dutenek leihatilara gerturatu beharko dute, eta kutxabank bidez erosi dutenek telefonoz ere egin dezakete itzulketa eskaria.
Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailak indarrean sartu den Dekretu berrira egokitu ditu kultur ekimen ezberdinetako protokoloak. Honenbestez, 12 urtez gorako erabiltzaileek Covid pasaportea aurkeztea ezinbestekoa izango dute kultur ekipamenduan burutuko diren musika-dantza-antzerki saioetan, zinema saioetan, edota bestelako arte-ekitaldiak egiten direnean. Dekretuak zehazten du ohiko sarreraz gain, Covid ziurtagiria eta nortasun agiria eskatuko direla.
Ostiral honetako Chica Sobresalto-ren kontzertuan edo asteburuko zinema saioetan dagoeneko dokumentazioa eskatuko da. Larunbat goizean Aita Garayoa abesbatzak eta Ana Belén García organo-jotzaileak San Martin elizan eskainiko duten emanaldian ere eskatuko da.
Basteroko programazioaz gozatzeko sarrerak erosi dituzten erabiltzaileei aukera emango zaie diru-itzulketa eskatu dezaten (abenduko eta gabon giroan programazioari eragiten dioten ekitaldiak). Sarrera fisikoa dutenek leihatilara gerturatu beharko dute, eta kutxabank bidez erosi dutenek 943.30.35.40 telefonoz ere egin dezakete itzulketa eskaria.
Itzulketa prozedura, ordainketa egin den modu berean burutuko da: txartel bidez egin dutenek, txartelarekin; eta eskudirutan egin dutenek, metalikoan. Gehienez, ekitaldia ospatu baina 2 egun lehenagoko epea ezarri da sarrera itzulketak tramitatzeko.