Askotariko diziplinak bilduko ditu urtarriletik martxora bitarteko eskaintzak, erakusketetatik hasi, zuzeneko musika emanaldi, antzerki, eta dantza emanaldietatik pasaz, besteak beste. Musikari dagokionez, bi eskaintza indartsu izango ditugu: urtarrilaren 17an, Janus Lesterrek “Lore” bere diska berria aurkeztuko du eta martxoaren 7an, Emakumeen Nazioarteko egunaren testuinguruan: Verde Prato eta Anari, bi emakume feminista eta ahaldunduren emankizuna. Biak ere euren disko berria aurkeztera etorriko dira.

Antzerkian ere arrasto handiko emanaldiak izango ditugu: batetik, Arte-Drama konpainiak ‘Miñan’ oholtzaratuko du urtarrilaren azken egunean, migrazioaren drama lehen lerrora ekarriz. Hika teatroak, berriz, ‘Zorretan’ antzezlana ekarriko du otsailaren 14an, lehen lerroan dagoen zaintzaren gaia landuz. Vaivén producciones konpainiak, amaitzeko, ‘El patio de las moreras’ eszenaratuko du, honek ere zaintza izango duela zehar-lerro. Txikienei zuzendutako antzezlanak ere izango dira, besteak beste: Katxiporreta taldekoen ‘Ostirala iritsi da!’ ikuskizuna eta Gorakada teatroa konpainiaren ‘Moko’ lana. Dantzaz gozatzeko tartea ere izango da martxoan, Haatik konpainiak ‘Ots’ ekarriko baitu.

Bastero-kafe, ziklo berria

Urtea hastearekin bat, ziklo berria ere estreinatuko dugu, ‘Bastero-kafe’, eta kafe-kontzertuen edo kafe-antzokietan oinarritutako filosofia izango du: zuzeneko musika edo antzezlan labur batez gozatzeko aukera izango dugu mahaia partekatuz eta kontsumizio bat hartuz. Bertan parte hartuko duten taldeak: Arkaitz Mendoza + Naroa Intxausti, Kanbalatxe Tango taldea eta Ainara Ortega eta Joaquín Chacón jazz bikotea.

Egitaraua deskartagu hemen