Azaroaren 22an aurreikusita zegoen eta Tessa Andonegi, Miren Gojenola eta Karla Ferreño aktoreek antzeztuko zuten TIBWE (The Ikusezin Basque Woman Esperience) antzerki obra bertan behera gelditu da, taldearen arrazoi pertsonalengatik.
Bastero Kulturguneko zuzendaritzak barkamena eskatu nahi die erabiltzaileei aldaketa honek sortu ahal izan dien eragozpenengatik.