Txirri, Mirri eta Txiribitonen emanaldia, abenduaren 22rako aurreikusita zegoena, urtarrilaren 4ra atzeratu da, formatu berean eta sarrerak berresleituz

Bertan behera geratu dira Allurralde kiroldegian egitekoa zen Gabonetako Haur Parkea (PIN), eta Urte Zahar gauerako Nafarroa Plazan egitekoa zen DJ saioa

Abenduaren 24an Olentzerok eta Mari Domingik ohiko kalejira bertan behera utzi dute, eta honen ordez Goikoplazan harrera egingo zaie 17:30ean

Urtarrilaren 5ean Errege Magoek ohiko kabalgata bertan behera utzi dute eta Goikoplazan harrera egingo zaie 20:00etan, eta aurrez herrian zehar ibiliko dira ibilgailuz

 

Hasieratik ohartarazi zen eguberritarako prestatutako GABON GIROAN programazioak aldaketak izan zitzakeela, baita ekitaldiak bertan behera uzteraino ere, Covid19aren bilakaera epidemiologikoaren arabera. Hala izango da. Gabonetako Haur Parkea (PIN), Allurralde kiroldegian 29, 30 eta 31rako aurreikusita zegoena, bertan behera geratuko da azkenean, ezin izango baita erabateko segurtasuna bermatu haurren jolaserako eta aisialdirako elementu guztietan. Urte Zahar gauerako Nafarroa plazan aurreikusita zegoen DJ Nemux disko-jockeyarekin berdin gertatuko da, eta hau ere bertan behera geratuko da.

Olentzerok eta Mari Domingik abenduaren 24rako planak egokitu beharko dituzte. Herriko kaleetan zehar aurreikusitako kalejira bertan behera geratu da, baita Santakrutzeko espigoira iristea ere. Aitzitik, ez dute aukera galdu nahi txikienei mezu bat helarazteko, eta 17:30ean harrera egingo zaie Goikoplazan. Espazio seguru bat osatuko da (akotatua, eserlekuekin eta musukoarekin) udaletxeko balkoitik zabalduko duten mezua zuzenean jarraitu ahal izateko.

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek antzeko zerbait egin beharko dute urtarrilaren 5ean. Ohiko kabalgata bertan behera geratu da, eta herrira zaldiz eta paje talde batekin iritsi beharrean, herriko auzoak ibilgailuz zeharkatuko dituzte. Ibilbide hori 20:00etan amaituko dute Goikoplazan. Hiru Errege Magoak udaletxeko balkoitik hitz egiten entzun ahal izateko espazio seguru bat osatuko da (akotatua, eserlekuekin eta musukoarekin).

Txirri, Mirri eta Txiribitonen emanaldia Basteron izatekoa zen, abenduaren 22an, arratsaldeko 17:00etan. Azkenean, bertan behera geratuko da, taldekide batzuek covid neurriak hartu behar dituztelako, eta urtarrilaren 4rako birprogramatuko da. Formatu eta ordu berean egingo da. Sarrera erosita zuten pertsonei automatikoki esleituko zaie data berrirako sarrera. Hala nahi dutenek Basteroko leihatilako sarrera itzultzeko eska dezakete.

Urtarrilaren 2rako aurreikusitako Bertxo-Poteoa bertan behera geratu da. Ez da gomendagarria janariaren/edariaren kontsumo kolektiboa. Hori dela eta, bertso eta txalaparta ibiltari saio bat egingo da Andoaingo hainbat kokapenetan. Eguraldi txarra (euria) egingo balu, ekitaldia bertan behera geratuko litzateke.