Ekainaren 11ko jaialdiko kartela ‘El Drogas’, TheLimiñanas, The Hanging Stars, -Gailu, ParlorSnakes eta Melenas taldeek osatzen dute.
‘Aperitifa’ dinamika ere itzuli egingo da Zumea, Juanita Alkain eta Goiko plazetan eguerdian egingo diren formatu txikiko kontzertuekin.
APERITIV
12:00 – RAMADA INN (Zumea plaza)
13:00 – NATURAL PROYECT (Juanita Alkain)
14:00 – JOHN DEALER & THE COCONUTS (Goikoplaza)
JAIALDIA/FESTIVAL (Nafarroa Plaza)
18:00 MELENAS
19:05 THE HANGING STARS
20:10 –GAILU
22:00 EL DROGAS
23:35 PARLOR SNAKES
00:50 THE LIMIÑANAS
Andoaingo Rock Jaialdia datorren ekainaren 11n itzuliko da eta XIV. edizio honetan jai- eta kale-izpiritua berreskuratuko da, egoera pandemikoak ezarritako muga eta murrizketarik gabe honezkero. Andoaingoa inguruko rock jaialdi beteranoenetako bat da, eta pandemia osteko lehenengo edizioan, “handikiro itzultzea” da asmoa, Andoaingo Udaleko Kultura zinegotzi Txitxu Ruiz–ek iragarri duen bezala. Jaialdiaren kartel definitiboaren berri eman du, jaialdia antolatzeko ardura duen Bloody Mary ekoiztetxeko kide Juancar Garcia–rekin batera. Hain zuzen, jaialdiaren aurkezpenean Marc Ribot maisua izan da, Basteron bere proposamenik esperimentalena aurkeztu duena, jaialdiaren atariko gisa erabili den kontzertuan eta gitarra zaleen gozamenerako.
Gauzak honela, Nafarroa Plaza agertoki nagusiaren gune izango da berriz ere, eta era guztietako rock-proposamenak hartuko ditu. Tartean, Nafarroako rockarenfigura ezagunenetako bat: El Drogas. Halaber, rock psikodelikoko, garage-ko edo elektro-punkean oinarritutako proposamenez gozatzeko aukera egongo da agertoki berean.
Solo quiero brujas en esta noche sin compañíalanarekin etorriko da El Drogas Andoainera. Haren zale leialekin, abesti eta istorioen egile gisa egindako lanaren alderdi desberdinak partekatzeko prest dator. Oraingo honetan, ordea, ohikoan baino biluziago eta argitsuago agian, baina bere estiloari eutsiz eta hard–core-ari, musika beltzari edo industrialari ere lekua emanez. Horrela, tarte berezia izango dute gaurkotasunari, maitasunari edo konpromiso sozialari buruz nafar honek duen ikuspegi zuzen eta gordina jasotzen duten testuek. El Drogas ohiko taldekideekin etorriko da.
The Limiñanas rock psikodelikoko bikote frantziarrak De película lana aurkeztuko du, Laurent Garnier technomusika ekoizle ezagunarekin batera sortu dutena. Emaitza gisa, zinema beltzaren eta errepideko bidaien kutsua duen diskoa aurkeztuko dute, tandem artistikoaren maisutasuna soinu-trantze batean jasotzen duena.
The Hanging Stars taldearen soinuak folk psikodelikoa eta country kosmikoa uztartzen ditu, adituen arabera. Londrestar hauek lau album dituzte kalean dagoeneko, eta horiekin baikortasuna kutsatzen duten eta garaikideak diren abestien bila joan dira etengabe. Kritikak bere azken lana guztien artean distiratsuena eta askotarikoena dela esan du, Andoaingo agertokian frogatuko dutena.
– Gailu taldeak hiru musikari elkartzen ditu – Mikel, Okene eta Drake –, euskal rock talderik interesgarrienetako kideak hirurak, hala nola BAP, Inoreneroni edo Anari. Izaera esperimental eta geldigaitzari bide ematen dioten proiektu hau bi hamarkadako lozorrotik iratzarri dute eta, hain zuzen, Andoaingo Garate estudioetan grabatutako Begiak, egiak ba ote? izeneko lan berri batekin itzuli dira.
Parlor Snakes talde frantziar-amerikarra rock-and-roll talde bat da, garage eta rock gordin eta lehergarrienetik gertu dagoena; PJ Harvey, The Pretenders edo Karen O (Yeah Yeah Yeahs) bezalako erreferenteekin alderatzen den frontwoman batekin.
Azkenik, Melenas nafarrak Iruñetik etorriko dira Andoainera, garage-pop-etik gertu koka litekeen beren reverbcore soinuarekin eta estilo fresko eta atenporalbatekin.
Bueltan da ‘Aperitifa’
Aperitifa ekimena ere itzuli egingo da XIV. edizio honetan,formatu txikiagoko kontzertuekin eta larunbat eguerdian Zumea plazan (12:00), Juanita Alkain plazan (13:00) eta Goiko plazan (14:00) egingo dira. Gaueko hitzordu handirako motorrak berotzeaz arduratuko diren taldeen izenak laster emango dira jakitera.
Andoaingo Rock Jaialdiko kontzertuak doakoak eta publiko guztiari irekiak izango dira, 18:00etatik aurrera, Nafarroa plazan.