Andoaingo Udalak “Azelaingo Señoritoa eta bere Maitalea” erraldoi bikotearen gomazko figurak sortu ditu, eta 30 €-tan salduko dira herriko hainbat saltokitan, urriaren 23tik aurrera.
COVID19ak baldintzatutako 2 urteren ondoren, konpartsa urriaren 23an, larunbata, aterako da berriro kalera: kalejira egingo da Zumea plazatik hasita, 12:00etan Goikoplazako emanaldiarekin amaituko delarik.
Kultura Sailak konpartsa osatzen duten pertsonaien historiari buruzko folletoa berrargitaratu du, eta datorren astean herriko postontzietan banatuko da.
Andoaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa urriaren 23an, larunbata, aterako da berriro kalera. Emisio telematikoetan, Basteroren erakusketetan edo Ene Kantak taldearen emanaldietan aktiboki parte hartu duten arren, konpartsa andoaindarrak ia bi urte eman ditu kalera irten ezinik. Oso urrats garrantzitsua da normaltasun progresibora itzultzeko.
Beraz, txikienek 4 erraldoiez eta 8 buruhandiez gozatu ahal izango dute berriro kalean. Ekitaldi bat antolatu da 12:00etan Goikoplazan. Bertan, 4 erraldoiak dantzan ikusi ahal izango dira, eta pertsonaia bakoitzaren historia labur bat kontatuko da. Aurrez, 11:00ak aldera, Zumea plazatik aterako dira Kalejiran.
Ekitaldiak garrantzi bikoitza izango du, erraldoien gomazko figura berriak aurkezteko aukera izango baita. Andoaingo Udalak lehen erraldoi bikotearen gomazko figurak sortu ditu, eta 30 euroan salduko dira herriko hainbat saltokitan (Ernaitza, Stop, Delgado, Anita, Pottoko, Hamabi), urriaren 23tik aurrera.
Aurten, lehenengo bikotea burutu da: “AZELAINGO BIKOTEA”. Protagonista “Azelaingo Señoritoa” bezala ezagutzen zen, eta besteak beste, 1923an Diputatu Nagusi izendatu zuten. Euskaltzaindiaren sorreran garrantzi handiko pertsona izan zen. Ezkonduta egon ez bazen ere, maitale ugari zituen, eta haietako batek irudikatzen du bere bikotea.
Era berean, konpartsa osatzen duten pertsonaien historiari buruzko folletoa berrargitaratu du kultura sailak, eta datorren astean herriko postontzietan banatuko da. Esku-orriak azalpen-zati bat du, non pertsonaia guztien izenak eta azalpenak kontatzen diren, eta baita margotzeko eta koloreztatzeko poster bat ere. Erraldoiak gure udalerriko pertsonaia historikoak dira, eta buruhandiek, aldiz, Plazaolako trenaren sarrerarekin sortu ziren lanbideak irudikatzen dituzte.
Txitxu Ruiz Hezkuntza eta Kultura zinegotziak azaldu duenez “erraldoi eta buruhandien konpartsa andoaindarra balioan jarri nahi izan dugu, hainbeste denbora atseden hartu ondoren, kalera irteteko gogoz baitaude, haien dantzez gozatzeko eta beren poza kaleetan barrena partekatzeko”.
Ruizentzat, “gomazko figurak Andoaingo gazteenek beren iragana eta historia ezagutzeko aukera paregabea izango dira. Figura erakargarriak dira, txikien gozamenerako, baina baita bildumagile beteranoenen gozamenerako ere”. Figurak Platerok ekoitzi ditu, ibilbide luzea duten profesionalak dira. Besteak beste, Donostiako edo Iruñeko Erraldoien Konpartsako antzeko figurak sortu dituzte.