Kalegiro: “Zintzilik” Potx Magoa

Abuztuak 08, Larunbata - 12:00

Potx magoaren magia ikuskizun berri honek zur eta lur utziko du publikoa. Maila bat gorago joan da oraingoan eta ezinezko ilusioek hartuko dute oholtza. Barre algarak ere ez dira faltako ikuskizun parte-hartzaile eta familiar honetan!

Ikuskizun harrigarri bat magiaren mundura salto egiten lagunduko diguna; bertan, objektu arruntek sekretu harrigarriak gordeko dituzte. Magia, umorea eta ikusle guztien parte-hartzea ikuskizun bakar batean.

6 urtetik gorakoentzat gomendatua.

Lekua: Goiburu

Hizkuntza: Euskara.

 

Xehetasunak

  • Non: Goiburu auzoa
  • Data: Abuztuak 08, Larunbata
  • Ordua: 12:00
  • Kategoria: Udagiro