
Uda giroan
Antzerkia, dantza eta musika, denetarik bilduko da uztaila eta iraileko hilabeteetan
Udara garaia iritsita, Kalegiroan egitasmoa estreinatu ohi du Andoaingo Udalak. Eguraldi onak dakarren giroa probestuta, kultur egitasmoak kalera ateratzen dira uztaila eta iraileko hilabeteetan; ohi moduan, Andoaingo puntu ezberdinetan gauzatuko dira emankizunak.
IkusZirkus egitasmoak hiru emanaldi eskainiko ditu iraileko hilabetean
Kalegiroan amaituta, IkusZirkus egitasmoko emankizunak hasiko dira segidan. Hiru ikuskizun izango dira guztira: batetik, irailaren 6an, Maitane Sarraldearen ‘Des(a)nuda” eskainiko da Otieta parkean; bestetik, irailaren 13an, Zirkozaurre-ren ‘Ardatzak’ izango da Goikoplazan eta, amaitzeko, irailaren 19an, Bastero Kulturgunean, Berdiniki Zirkuaren “Leinu” proposamena izango dugu.