Figuren pintura da protagonista Andoaingo BASTERO KULTURGUNEAN egingo den ekitaldi honetan. Bertan, zaleek eta artistek azken urtean margotu dituzten irudiak aurkeztuko dituzte. Lanak ikusgai egongo dira ekitaldi osoan zehar: ostirala 13, arratsaldez, larunbata 14, egun osoz eta igandea 15, goizez. Xehetasuna, pazientzia eta zehaztasuna ezaugarri dituen lan artistikoa hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da.
Lehiaketaz gain, zuzeneko hiru pintura erakustaldi izango dira, epaimahaikideek beraiek emanak. Publikoari irekitako saio hauek (larunbat goiza, larunbat arratsaldea eta igande goiza) miniaturen pintaketa prozesuaren alderdi ezagunenetako batzuk jorratuko dituzte, hala nola NMM (Non Metallic Metal) teknika, larru delikatuen irudikapena eta figura baten bozetua, erreferentziazko artstengandik ikasteko aukera paregabea eskainiz.
Sari banaketa igandean izango da, 13:00etatik 14:00etara, interesdun guztientzat irekita dagoen ekitaldi batean. Bisitarientzako sarrera doakoa izango da asteburu osoan zehar, arte hau ikusleengana, zaleengana eta publiko orokorrarengana hurbiltzeko helburuarekin.
Antolatzaileak: Enderen Jokoa elkartea, Distopia Games eta partikularrak.
Laguntzailea: Andoaingo Udala
