2024. urterako Bastero kulturguneko bazkide izateko epea zabalik dago.Onura hauek lortuko dituzu!

  1. Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ikuskizun guztietan %25eko beherapena.
  2. Urtarriletik abendura bitartean, bazkideak berak aukeratutako bi emanaldietarako sarrera doan eta zinerako beste bi sarrera doan izango ditu bazkide bakoitzak. Ezin dira 2 doako sarrerak emanaldi berdinerako hartu, eta zineko doako sarrerak astelehenetako emanaldietan bakarrik dira erabilgarri.
  3. Informazio-buletina jasotzen duzuenean, epe bat izango duzue bertan iragartzen diren emanaldi guztietarako erreserbak egin ahal izateko.
  4. Urtean zehar sarreren zozketak egingo dira emanaldietara doan joan ahal izateko.
  5. Andoaingo ERNAITZA LIBURUDENDAn eta STOP LIBURUDENDAn liburuak erostean %5eko deskontua.
  6. Udaleko Kultura Batzordeak ateratako argitalpenetan %5eko beherapena.
  7. Udaleko Kultura Batzordeak antolatu ditzakeen tailer, ikastaro edo formakuntzetan %10eko beherapena
  8. IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA, ZUMALAKARREGI MUSEOA eta EUSKAL ITSAS MUSEOko sarrera prezioan %50eko deskontua.
  9. Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako jardueren berri emateko informazio-buletina emailez jasoko duzu.
  10. 2024ko urriaren 4an, 20 urte beteko dira Martin Ugalde Orradre andoaindarra hil zela. Andoaingo Seme Kuttuna, pertsonai polifazetikoa gogoratzeko asmoz, bere ibilbide literarioa eta euskal kulturarekiko eta euskararekiko erakutsi zuen maitasuna balioetsi nahi ditugu. Horretarako, 2024ko urtarrilaren 8an 20 abono berezi zozkatuko dira urte horretako bazkideen artean. Urteko programazioan haurrentzako zein helduentzako euskarazko antzerkia izango dira abonuetan sartuko direnak.

Prezioa: 41 €/urteko

Egin zaitez bazkide hemen!