Udal Artxiboa eta Burdina Taldea elkarlanean Andoain herriak joan den mendearen hasieran zituen zenbait ohiturak bistaratuko ditu erakusketa etnografiko honek. Erlijoak nola markatzen zuen andoaindarren bizitza osoa: jaiotzetik hil arte. Eguneroko praktikak aurrera eramateko erabiltzen ziren bitartekoen eskutik gure herriko garai hori ezagutzeko aukera polita izango dugu.
Informazio gehiago »Antzerki-proposamen honek lehen pertsonan kontatzen du Jose Antonio Agirrek Europa okupatuan zehar egin zuen bidaia epikoa, 1937an halabeharrez erbesteratu zenean. Bidaia zirraragarria, etengabeko hausnarketa politiko eta humanista, estatu-politikari aparta eta nekaezina izan zenak egindakoa. Atzerrian ere, borrokan jarraitu zuen euskal herritarren eskumenak eta autogobernua berreskuratzeko.
Informazio gehiago »Ikuskizuna harreman afektiboei buruzko azterlanaren emaitza da. Maitasunaren patetismoa barrearen bitartez gainditzeko benetako eskuliburua. Eta, beraz… sexu guztietarako ikuskizuna! Aitziber Garmendiak interpretatzen du Kepa Errastik euskarara moldatu duen Marta González de Vegaren jatorrizko testu bikain eta barregarria.
Informazio gehiago »Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dute, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dute, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna... baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dute, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.
Informazio gehiago »80. hamarkada hasieran mugimendu nuklearra puri-purian zegoen nazioartean, baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster, eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko mugimendu sozialaren erretratua egin nahi du. Zuzendariarekin solasaldia
Informazio gehiago »