{"id":8038,"date":"2021-09-17T12:41:53","date_gmt":"2021-09-17T10:41:53","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bastero.eus\/?p=8038"},"modified":"2021-09-17T12:41:53","modified_gmt":"2021-09-17T10:41:53","slug":"martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/","title":{"rendered":"Martin  Ugalde  eta  musika  izango  dira  udazkeneko    kultur  programazioaren  protagonista"},"content":{"rendered":"<h2><strong>Martin  Ugalde  jaio  zela  100  urte  betetzen  dira  eta  ekimen  ezberdinak  ipiniko  dira  martxan,  haren  izena  daraman  ipuin  lehiaketak  25.  edizioa  beteko  ditu.<\/strong><\/h2>\n<h2><strong>Santa  Zezilia  zikloa,  <em>Sorotan  Bele<\/em>  eta  Andoaingo  Bandaren  emanaldi  berezia,  Marea  taldeko  <em>Kutxi  Romero<\/em>ren  kontzertua  edo  <em>Chica  Sobresalto<\/em>  abeslaria  izango  dira  Basteroko  taulan<\/strong><\/h2>\n<p>Andoaingo  Hezkuntza  eta  Kultura  departamenduak  prest  du  abendura  bitarteko  kultur  egitaraua.  <strong>Txitxu  Ruiz<\/strong>  zinegotziak  agendaren  inguruko  xehetasunak  eman  ditu,  <strong>Myriam  Ulanga<\/strong>  Udal  Musika  Eskolako  zuzendariarekin  eta  <strong>Juan  Mari  Larrarte<\/strong>  Martin  Ugalde  Kultur  Parkeko  ordezkariarekin  batera.  Udazken  honetan,  musikak  garrantzia  berezia  izango  du,  Santa  Zezilia  jardunaldiarekin,  nahiz  eta  protagonista  nagusia  Martin  Ugalde  herriko  seme  kuttuna  izango  den,  100  urte  beteko  baitira  aurki  hura  jaio  zela  (Andoain  1921  &#8211;  Hondarribia  2004).  Horrela,  haren  omenez  hainbat  ekitaldi  eta  jarduera  antolatu  dira.  Egitarau  berria  arte  eszenikoak,  antzerkiak  eta  haurrentzako  hainbat  jarduerek  osatuko  dute.<\/p>\n<p>Azaroaren  11n  beteko  da  <strong>Martin  Ugalde  jaio  zeneko  mendeurrena<\/strong>  eta  haren  ibilbideari  omenaldia  egiteko,  erakusketa  zabal  batean  jasoko  da  idazle,  kazetari  eta  euskaltzale  ezagunaren  lana.  Erakusketaren  xedea  andoaindar  kazetari  eta  idazlearen  bizitza  eta  lan  oparoa  ezagutzera  ematea  da.  Horretarako,  lau  ataletan  banatuta,  bere  ibilbidea  eta  bere  obra  ezagutuko  dugu,  ETBk  utzitako  irudien  proiekzioa  ikusgai  egongo  da,  Ugaldek  idatzitako  hainbat  liburu,  eta  beste  hainbeste  elementu  erakutsiko  dira  ere.  Azaroaren  5ean  inauguratuko  da  erakusketa  eta  abenduaren  4ra  arte  egongo  da  ikusgai,  Bastero  Kulturguneko  erakusketa  aretoan  ohiko  ordutegian  (astelehen-ostiral  18:30-20:00,  larunbatetan  10:30-13:30  eta  18:00-20:30).  Erakusketa  hau  aurrera  eramateko  Martin  Ugalde  Kultur  Parkearen  elkarlana  ezinbestekoa  izan  da.<\/p>\n<p>Era  berean,  herriko  <em>seme  kuttun-<\/em>arekin  lotutako  efemerideekin  jarraituz,  <strong>Martin  Ugalde  Ipuin  Lehiaketa<\/strong>k  ere  urteurren  biribila  beteko  du  aurten,  XXV.  Edizioarekin,  hain  zuzen.  Andoaingo  Udalak  antolatutako  ipuin  sariketa  10-17  urteko  gazteentzat  bideratuta  dago.  25  urte  hauek  behar  bezala  ospatzeko,  sari  banaketa  ekitaldia  idazlearen  jaiotzaren  egunean  bertan  egingo  da,  azaroaren  11n,  19:00etan  Basteroko  auditorioan.<\/p>\n<p>Ugalderi  eskainitako  omenaldi  ekitaldi  sorta,  azaroaren  17an  proiektatuko  den  <strong>Jainkoak  ez  dit  barkatzen<\/strong>  filmak  osatuko  du.  Ugalde  berarekin  egindako  elkarrizketa  bat  abiapuntutzat  duen  dokumentala  19:00etan  emango  da  Bastero  eta  emanaldia  eta  gero,  Josu  Martinez  zuzendariarekin  solasaldia  batean  parte  hartzeko  aukera  izango  dute  ikusleek.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Musika<\/strong><\/h4>\n<p>Musika  alorrean  udazkeneko  egitarauak  ohiko  aniztasuna  ekarriko  du  Andoaingo  agertokira.  Hala,  urriaren  14an  MAREA  taldeko  abeslari  <strong>Kutxi  Romero<\/strong>k  saioa  eskainiko  du  bakarlari  gisa  Basteron.  Formatu  akustikoan  abestuko  ditu  bai  bakarka  zein  haren  betiko  taldearekin  ezagun  egin  dituen  kantak,  Juanito  Lorente  eta  Pete  gitarra-jotzaileak  alboan  dituela.<\/p>\n<p>Rock-etik  Pop-era,  Abenduaren  17an  <strong>Chica  Sobresalto<\/strong>  artistak  proposamen  erakargarria  eskainiko  du  Andoainen.  Maialen  Gurbiondo  musikari  nafar  gaztearen  ezizena  da  Chica  Sobresalto  eta  gogotsu  hartuko  du  Basteroko  agertokia  haren  lehen  diskoa,  Sinapsis,  aurkezteko.  Gurbiondo  Operaci\u00f3n  Triunfo  telebistako  talent-show  famatuan  egin  zen  ezagun  orain  musika  munduan  lehen  urratsak  ematen  ari  da  bere  abesti  propioekin.<\/p>\n<p>Santa  Zezilia  zikloaren  baitan  3  kontzertu  antolatu  dira.  Horien  guztien  artean,  <strong>Sorotan  Bele  gogoan<\/strong>  emanaldia  izango  da  musika-hitzordu  azpimarragarrietako  bat,  90.  hamarkadako  euskal  folk-pop  talderik  ezagunenaren  abestiak  berreskuratuko  dituen  emanaldi  berezi  batekin.  Hain  justu,  taldeko  partaide  izan  ziren  Gorka  Sarriegi  eta  Urbil  Artolarekin  batera,  Andoaingo  Udal  Musika  Eskolako  Bandak  joko  du.  Azaroaren  20an  izango  da  hori,  Basteroko  auditorioan.<\/p>\n<p>Aldiz,  azaroaren  21  igande  eguerdian  <strong>Concerto  a  tempo  d\u2019umore<\/strong>  kontzertua  egingo  du  <em>Orthemis-Nova  Orquestra  Cambra  Empord\u00e0  <\/em>orkestrak.  12  musikarik  osatzen  duten  hari-orkestra  kataluniar  honek  Vivaldi,  Bach,  Beethoven  ala  Straussen  pieza  ezagunak  umore  ukitu  batekin  joko  ditu,  adin  guztietako  ikusleei  musika  klasikoaz  gozatzeko  aukera  paregabea  eskainiz.<\/p>\n<p><strong>Andoaingo  Udal  Musika  Eskolako  abesbatzen  emanaldia<\/strong>  antolatu  da  Santa  Zezilia  egunean,  azaroak  22an,  emanaldi  berezia  izango  da,  musikarien  eguna  borobiltzeko.  Eskolako  abesbatza  Txikia,  abesbatza  gaztea  eta  helduen  abesbatzak  programa  anitza  eskainiko  dute  Katrin  Iturralderen  zuzendaritzapean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Arte  eszenikoak<\/strong><\/h4>\n<p>Dantza  emankizunei  dagokienez,  <em>Kresala<\/em>  dantza  taldearen  <strong>Amoria  &amp;  Dolore<\/strong>  ikuskizunaz  gozatzeko  aukera  izango  dute  zaleek.  Elkano  nabigatzailearen  bizitza,  munduari  bira  eta  Urrezko  Aroko  musika  inspirazio-iturritzat  hartuta,  ikuskizun  bitxi  eta  deigarria  prestatu  du  euskal  dantza  taldeak.  <em>Amoria  &amp;  Dolore<\/em>  urriaren  22an  eskainiko  da  Basteroko  Auditorioan.<\/p>\n<p>Halaber,  Euskaren  Egunean,  abenduak  3,  MugMus  Laborategia  taldearen  <strong>Garaiz  60  TM<\/strong><em>.<\/em>  lana  ikusteko  aukera  egongo  da.  Bi  dantzari,  bi  musikari  eta  idazle  bat  aurkituko  ditugu  agertokian,  denboraren  iragateari  buruz  gogoeta  egiten.<\/p>\n<p>Arte  eszenikoekin  amaitzeko,  bi  antzezlan  dira  aipagarriak.  Batetik,  <em>Yllana<\/em>  taldearen  <strong>Gag  movie<\/strong>  (urriak  8).  Umorezko  lan  honek  zinemaren  historiako  pasarte  ezagunenetatik  zeharreko  ibilbidea  proposatuko  die  ikusleei.  Azaroaren  12an,  ostera,  Jose  Antonio  Agirre  lehendakariak  Europa  okupatuan  zehar  egin  zuen  bidaia  epikoa  kontatzen  duen  <strong>De  Gernika  a  New  York  pasando  por  Berl\u00edn<\/strong>  antzezlana  eskainiko  da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Haurrentzako  proposamenak<\/strong><\/h4>\n<p>Etxeko  txikienek  ere  izango  dute  zer  gozatua  datozen  hilabeteetan,  egitarau  berezi  batekin.  Esate  baterako,  urriaren  24an  <em>La  Tal<\/em>  konpainiaren  <strong>Italino  Grand  Hotel<\/strong>  antzezlan  bitxia,  hotel  batetako  garbitokian  kokatzen  da  arropa  garbitzeko  makinekin  jolas  dibertigarria  proposatzeko.<\/p>\n<p>Azaroaren  28an,  aldiz,  pertsonaia  oso  ezagun  baten  bisita  izango  dute  txikienek:  <strong>Perez  sagutxoa<\/strong>.  <em>Glu  Glu<\/em>  konpainia  ezagunaren  lan  berri  honek  kondaira  aski  ezagun  honen  \u201cbenetako\u201d  istorioa  ekarri  nahi  omen  du  taula  gainera.  Dantzaz,  abestiz  eta  umorez  jositako  saioa  izango  da.<\/p>\n<p>Bukatzeko,  abenduaren  12an  <em>Teatro  Para\u00edso<\/em>  taldeak  <strong>Lehioak<\/strong>  antzezlana  ekarriko  du  Andoainera,  sormen  prozesua  publiko  familiarrak  ezagutzeko  gonbidapena  da:  leihotik  ikusten  diren  irudiak  jakin-minarekin  bizitzera  edo  jakin-min  hori  asetzera  bultzatzen  gaituztelarik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Erakusketa  eskaintza  anitza<\/strong><\/h4>\n<p>Erakusketa  gelak  <strong>FORMAL  FORMAL  <\/strong>lana  jasoko  du,  <em>Harriak  2021<\/em>  programaren  baitan  osatutako  diziplinarteko  proposamena,  urriaren  lehenetik  30era,  ohiko  ordutegian.  <strong>Ane  Azkona,  Sandra  Cuesta,  Jone  Laspiur  eta  Larraitz  Torres<\/strong>  artistek  soinua  eta  arte  plastikoak  lotzeko  erabiltzen  dituzten  lan-prozesuak  azaltzea  du  helburu  erakusketa  honek,  mostrako  artelanak  elkarren  artean  soinuaren  bitartez  lotu  eta  mugiaraziz.  Testuak  egiten  <strong>I\u00f1igo  G\u00f3mez,  Itziar  Gutierrez  <\/strong>eta<strong>  Ane  Lekuona<\/strong>  aritu  dira,  eta  bitartekaritza  <strong>Maite  Alonso<\/strong>k.  Leizaran  Institutoa,  ESCIVI  eta  Punttuka  Bertso  eskolaren  lankidetzarekin.<\/p>\n<p>Abenduak  10etik  aurrera  <strong>Zaloa  Ipi\u00f1a<\/strong>  artistaren  <strong>GORRERI  BISUALA<\/strong>  lana  izango  da  ikusgai.  Euskara  gaur  egungo  minorizazio  egoeran  egotera  eraman  duten  arrazoi  historikoei  buruzko  irakurketa  bisualak  egiten  ditu,  eta  bai  hizkuntzak  heriotzara  eraman  ditzaketen  aspektu  sozial  eta  soziolinguistikoei  buruzkoak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Sarrerak<\/strong><\/h4>\n<p>Sarrerak  Kutxabanken  eta  Basteroko  leihatilan  jarriko  dira  salgai  <strong>irailaren  29tik  aurrera<\/strong>.  Aurrez  aurreko  erosketa  10:30etik  13:30era  egin  ahal  izango  da  goizetan  eta  16:30etik  19:30era  arratsaldetan,  ohi  denez,  Basteroko  sarrera-harreran.  Basteroko  bazkideek  irailaren  27an  eta  28an  erreserbatu  ahal  izango  dituzte  sarrerak.  Txitxu  Ruizek  andoaindarrak  gonbidatu  ditu  &#8220;udazkeneko  programazioaz  gozatzera,  eskaintza  erakargarria  osatu  baitugu,  gero  eta  edukiera  handiagoarekin,  kultura  berreskuratzearen  eta  normaltasunera  itzultzearen  motorra  izan  dadin  nahi  dugu&#8221;.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martin  Ugalde  jaio  zela  100  urte  betetzen  dira  eta  ekimen  ezberdinak  ipiniko  dira  martxan,  haren  izena  daraman  ipuin  lehiaketak  25.  edizioa  beteko  ditu.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":8044,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-8038","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.6 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista - Bastero Kulturgunea<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen dira eta ekimen ezberdinak ipiniko dira martxan, haren izena daraman ipuin lehiaketak 25. edizioa beteko ditu.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista - Bastero Kulturgunea\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen dira eta ekimen ezberdinak ipiniko dira martxan, haren izena daraman ipuin lehiaketak 25. edizioa beteko ditu.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bastero Kulturgunea\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/BasteroAndoain\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2021-09-17T10:41:53+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"2560\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1707\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"bastero\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Bastero_Andoain\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Bastero_Andoain\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"bastero\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/\"},\"author\":{\"name\":\"bastero\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/person\/83714b0ddbbfa222235a48467a110fae\"},\"headline\":\"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista\",\"datePublished\":\"2021-09-17T10:41:53+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/\"},\"wordCount\":997,\"commentCount\":0,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg\",\"articleSection\":[\"Berriak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/\",\"url\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/\",\"name\":\"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista - Bastero Kulturgunea\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg\",\"datePublished\":\"2021-09-17T10:41:53+00:00\",\"description\":\"Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen dira eta ekimen ezberdinak ipiniko dira martxan, haren izena daraman ipuin lehiaketak 25. edizioa beteko ditu.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg\",\"width\":2560,\"height\":1707,\"caption\":\"Argazkia:Dabid argindar\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/\",\"name\":\"Bastero Kulturgunea\",\"description\":\"Andoaingo kultur gunea\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#organization\",\"name\":\"Bastero Kulturgunea\",\"url\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/bastero.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/bastero.jpg\",\"width\":350,\"height\":278,\"caption\":\"Bastero Kulturgunea\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/\"},\"sameAs\":[\"https:\/\/www.facebook.com\/BasteroAndoain\/\",\"https:\/\/x.com\/Bastero_Andoain\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/person\/83714b0ddbbfa222235a48467a110fae\",\"name\":\"bastero\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/7b255d2762540c1f79e54222d0322f058be08b2b87be6ed7b91407b3ac9948c5?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/7b255d2762540c1f79e54222d0322f058be08b2b87be6ed7b91407b3ac9948c5?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"bastero\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista - Bastero Kulturgunea","description":"Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen dira eta ekimen ezberdinak ipiniko dira martxan, haren izena daraman ipuin lehiaketak 25. edizioa beteko ditu.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista - Bastero Kulturgunea","og_description":"Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen dira eta ekimen ezberdinak ipiniko dira martxan, haren izena daraman ipuin lehiaketak 25. edizioa beteko ditu.","og_url":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/","og_site_name":"Bastero Kulturgunea","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/BasteroAndoain\/","article_published_time":"2021-09-17T10:41:53+00:00","og_image":[{"width":2560,"height":1707,"url":"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"bastero","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Bastero_Andoain","twitter_site":"@Bastero_Andoain","twitter_misc":{"Written by":"bastero","Est. reading time":"5 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/"},"author":{"name":"bastero","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/person\/83714b0ddbbfa222235a48467a110fae"},"headline":"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista","datePublished":"2021-09-17T10:41:53+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/"},"wordCount":997,"commentCount":0,"publisher":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg","articleSection":["Berriak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/","url":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/","name":"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista - Bastero Kulturgunea","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg","datePublished":"2021-09-17T10:41:53+00:00","description":"Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen dira eta ekimen ezberdinak ipiniko dira martxan, haren izena daraman ipuin lehiaketak 25. edizioa beteko ditu.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/GERTUTIK-scaled.jpg","width":2560,"height":1707,"caption":"Argazkia:Dabid argindar"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/martin-ugalde-eta-musika-izango-dira-udazkeneko-kultur-programazioaren-protagonista\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Martin Ugalde eta musika izango dira udazkeneko kultur programazioaren protagonista"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/","name":"Bastero Kulturgunea","description":"Andoaingo kultur gunea","publisher":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#organization","name":"Bastero Kulturgunea","url":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/bastero.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.bastero.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/bastero.jpg","width":350,"height":278,"caption":"Bastero Kulturgunea"},"image":{"@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/BasteroAndoain\/","https:\/\/x.com\/Bastero_Andoain"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/person\/83714b0ddbbfa222235a48467a110fae","name":"bastero","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/7b255d2762540c1f79e54222d0322f058be08b2b87be6ed7b91407b3ac9948c5?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/7b255d2762540c1f79e54222d0322f058be08b2b87be6ed7b91407b3ac9948c5?s=96&d=mm&r=g","caption":"bastero"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8038","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8038"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8038\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8046,"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8038\/revisions\/8046"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8044"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8038"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8038"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bastero.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8038"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}