Musika

Kalakan web

Kalakan

“Artizarra” azken diskoa aurkeztuko dute, kasu honetan, ibilbide berri batean sartu da KALAKAN, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe: Neo-trad electro-world euskal musika estiloan oinarritutako diskoa. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.

Itxaso Sainz de la Maza

Itsaso Sainz de la Maza

Bere kontzertuak Katalunian, Euskal Herrian, Salamancan (Juan de
la Enzina Antzokia), Suitzan (Luzerna eta Berna) eta Errusian (San Petersburgo eta Mosku) egin ditu. Kontzertuan musika klasikoaren eta jazzaren arteko fusioa egingo du Javier Gonzalez Sarmientoren lanak oinarri hartuta.

Skakeitan

Skakeitan

Laugarren diska. Dardartia, sakona eta oroigarria. Bere jarraibideekiko eboluzioa antzematen da -beste behin-, euskara eta gaztelania nahasten dituzte, etxearen marka den soinu erabatekoarekin eta inguratzaileare- kin. Skakeitan gure erosotasunaren kubotean sopapo bat ematen digute berriro, ipurdia eserlekutik mugitzera behartuz.

Beste arloak

Sarrerak

Kutxabank

Programa

Kutxabank