Antzerkia

Ene kantak
“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, haurrentzako ikuskizuna abesti eta koreografiekin. Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute. Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluraga- rria biziko dute giza gorputzean barna.

Sisiforen paperak
“Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Antzezla- neko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa.

Konpromisoa
Eroslearen zain daude. Eroslea ala iruzur egingo dioten inozoa? Zain dauden bitartean, bi lagunak solasean ari dira. Elkar lausengatzen, zirikatzen eta adarra jotzen hasten dira. Halako batean, gauzak okertu egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako gaitzespe- nak leporatzen dizkiote elkarri.
Beste arloak
Sarrerak

Programa deskargatu
