Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi mota Kontzertua

  • Zinema

Datozen Ekitaldiak › Kontzertua

urriak 2020

Oreka Tx-Koklea

16 urriak @ 21:30
12€

Zientziak natura bere lengoaiarekin interpretatzen duen modu berean, OrekaTXek bere ingurunearen irakurketa egiten du eta txalaparta bidez partekatzen du. Koklea izeneko lan berri honetan, boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da, non bere estilo propioan sakontzen duten, lengoaia garaikide batetik instrumentu organiko eta naturalak erabiliz.

Informazio gehiago »

azaroak 2020

Liana Gourdjia biolinjolea eta Josu Okiñena pianoa kontzertuan (Santa Zezilia)

6 azaroak @ 21:30

Euskal Herri osoko musika piezak aukeratu dituzte Liana Gourdjiak eta Josu Okiñenak biolin eta piano kontzertu honetarako: batzuk Iparraldekoak izango ditugu, esaterako, Maurice Ravel eukaldunak proposatuak; beste batzuk, berriz, Hegoaldekoak: Nafarroakoak, Felix Lavilla musikariarenak, Jesús Guridi arabarrarenak eta Aita Donostia gipuzkoarrenak, kasu.

Informazio gehiago »

Petti banda+ Melenas

13 azaroak @ 21:30
12€

Petti (Bera-Nafarroa, 1973) rock musikagilea eta abeslaria da. Gaztetatik hasi zen konposatzen eta ordutik ez da gelditu. Bakarkako zazpi disko argitaratu ditu, eta beste estilo eta diziplina batzuetako artistekin elkarlanean aritu da. Bonberenean zuzenean saioaren ondoren, bere proiektu berria argitaratzear dago. Kontzertua Melenas taldeak (Iruñea) osatzen du, herrialde honetako pop garajearen eszenan zeresan gehien eman duen taldeetako bat.

Informazio gehiago »

Mozart-Bruch Connection (Estibalitz Sistiaga, Mikel Emezabal, Mikel Urdangarin) Santa Zezilia

21 azaroak @ 19:00
3€

Klarinetea eta biola tinbre bereziko tresnak dira. 1786. urtean Mozartek elkartu zituen nahasketa interesgarria sortuz. 124 urte beranduago, Max Bruch konpositoreak, ildo beretik, oso pieza desberdinak idatzi zituen bi tresna hauek berriro nahastuz baina bere estilo erromantikoa inprimatuz. Konpositore hauen obrak, oso esanguratsuak dira ganbara musikaren errepertorio garratzitsuenetan.

Informazio gehiago »
+ Export Events