Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zientzia Gelan. Berritzegunea

22 maiatzak, 2019 -17:00

Nola eraikitzen dira ezagutza zientifikoak? Nola lantzen dugu zientzia eskolan? Zein da ikasle eta irakaslearen rola zientzien ikas-irakaskuntzan? Ikastetxeetan egiten diren hausnarketarako galdera bakar batzuk besterik ez dira, baina erantzuna behar dutenak.

Horren guztiaren inguruko lanketarako ZIENTZIA GELAN izeneko prestakuntza saioak izango ditugu. Bertako helburu nagusia izango da zientzien ikas-irakaskuntza prozesuetan sakontzea ikerketan eta ereduetan (modelizazioan) oinarrituz.

Beraz, hasierako galderei erantzuna emateko espazioa sortuko dugu, eta, marko teorikoa erreferentzia hartutzat, gelako planifikazio didaktikorako baliagarriak izango diren estrategia eta erremintak aztertuko dira (jarduerak, ebaluazioa, ikasle eta irakasleen rola, eta abar.)

Maiatzaren 22ko saio honetan, honen guztiaren inguruko sarrera izango dugu, eta gelan zientzia nola landu ikuspegi zabalaren sarrera egingo da. Azken finean, zera da azken xedea: “ikertzen ikastea eta ulertzeko ikertzea”.

Antolatzailea: Lasarteko Berritzegunea Andoaingo udalaren laguntzarekin

Berritzegunea.Zientzia Gelan (2)

Xehetasunak

Data:
22 maiatzak, 2019
Ordua:
17:00 - 19:00
Kategoria Ekitaldi:

Besteak

Sala:
Ekitaldi Aretoan