DEIadar taldearekin batera antolatutako ekitaldia
14. edizioa izango da aurtengoa. Aurreko edizioetan bezela, 700 piano-joletik gora arituko dira Andoainen. Aurtengoan, sari berezia izango da aipamen, Clara Schumannen jaiotzaren bigarren mendurrena aitzaki, Clara edo Robert Schumannen obra pianistikoaren sari berezia aurkeztuko da.
Jaialdia, otsailaren 15ean hasiko da, ostirala, 19:15ean, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko abesbatzak eta orkestra sinfonikoak, Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza txikiarekin batera eskainiko duten irekiera kontzertuarekin. Zenbait obra joko dituzte, guztietan protagonista pianoa izanik. Gonbidatuta zaudete!
Eta egun berean, arratsaldeko 17:30etan Txitxu Castro eta Myriam Ulangaren Pianoko Ikasleek Basteroko Ekitaldi Aretoan Piano Jaialdia dela eta kontzertu berezia eskainiko dute.