Ordubete eta berrogeita bost minutu inguruko emanaldia da “Loreak eta Zauriak”. Xabier Leteren hamabost kantu inguru izango ditu ardatz. Dena den, Xabier Letek emandakoa ardatz duten konposaketa berriak ere izango dira emanaldian. Orain dela hainbat hamarkada sortutako kantu eta poemak momentuarekin eta gaur egungo munduarekin lotuko dituztenak.
Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testua.
Xabier San Sebastian:ahotsa eta gitarra.
Joserra Senperena: pianoa
Quico Pugès: biolontxeloa