“Zugzwang” izeneko seigarren estudioko lana kaleratu zuten duela urte bat. Eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin… bi kontzertu Euskal Herrian, eta munduko itzuli baten ondoren, 2020ko udaberrian ixildu ziren, bortxaz…geldialdiaren denboran, Willis Drummond formatuz aldatu du, eta Vincent Bestaven “Botibol” taldearen untzira igo da. Willis Drummonden kantuak beste ikuspuntu batekin landu dituzte lauak batera.