Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Vitoria, 3 de marzo

11 maiatzak, 2019 -19:30 - 13 maiatzak, 2019 -22:00

Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba orokor bat antolatuta zeukaten Gasteizen. Hiri honetan, hain zuzen, gobernua kezkatzen zuen mugimendu asanbleario bat sortua zen, eta beldur zen Estatu Espainol osora zabalduko ote zen.
Zaramaga langile-auzoko San Frantzisko elizan milaka langile bildu ziren batzarrean. Kanpoaldean, are jende gehiago elkartu zen, eta, tartean, polizia armatuko ehun agente kokatu ziren.
Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertaeretan, poliziak bost langile hil zituen, greba luze baten ondoren. Begoñak, erdi-mailako klaseko gazte batek, bertatik bertara biziko ditu “sekula ezer gertatzen ez den hiri bat” astindu zuten gertaera horiek. Gero eta gehiago gogortuz doan gatazka baten erdian, bai bera, bai haren familia, zeinen alde jarri aukeratu beharrean aurkituko dira. Azkenean, sarraskiaren ondoren, Begoña, hiria, eta herrialde osoa ez dira gehiago berberak izango.

EZAEri esker, 2€ko deskontua sarrera prezioan

11 larunbata – 19:30 / 22:00
12 igandea – 19:30
13 astelehena – 19:30 / 22:00 – ikuslearen eguna

Web orria

 

 

Xehetasunak

Hasiera:
11 maiatzak, 2019 -19:30
Amiera:
13 maiatzak, 2019 -22:00

Besteak

Sala:
Auditorioan
Iraupena / Duración:
90´