Migel Zeberiok zuzendutako Et Incarnatus orkestrak hainbat belaunal- ditako pop-rock kantariak izango ditu lagun: Aitor Mendiluze, Juantxo Arakama (Glaukoma), Xendarineko ahizpak, Mikel Moreno (Kauta), Idoia Azurmendi eta Niko Etxart. Abesti propioak interpretatuko dituzte, euskal kantagintzako klasikoez gain, inoiz ez bezala. Ikuskizun horrek, zalantzarik gabe, adin guztietako ikusleak erakarriko ditu.
Uztailaren 23an, ostirala, URMUGAren emanaldiaren egunean bus zerbitzu berezia antolatu da, 17:00etatik 18:00etara etengabe eskainiko dena. Bi geltoki egongo dira, Kaleberriko autobus geltokian (taxi geltokiaren eta tren geltokiaren ondoan) eta Zumea plazako autobus geltokian. Emanaldia amaitutakoan, Andoainera itzultzeko azken autobusa 20:30ean irtengo da. URMUGAren kontzerturako sarrera duten pertsonak sartuko dira autobusera, eta lehentasuna izango dute adinekoek, mendekotasunak dituzten pertsonek eta haurdunek.
Bizikletan doazenek, eremu bat izango dute bertan kandatu ahal izateko. Ekitaldi eremura SARRERA PUNTU BAKARRA egongo da, Leitzaran Bisitarien etxeko arrapala nagusitik.
*Eguraldi txarrarekin bertan behera