Saioaren izenburua: Tximeletrak airera
Saioaren egilea: Xabier Olaso
Hizkuntza: Euskara
Nori zuzendua: 3 urtetik aurrerako neska-mutikoei eta, orobat, haur poesiarekin gozatu nahi duten guraso eta pertsona guztiei.
Iraupena: 60 minutu inguru
Iruzkina:
Haur poesiaren hainbat libururen egilea den Xabier Olasok berak, ahora ekarriko ditu bere poemarik kutunenak, bizia emango die, ahots doiaz, gorputz imintzioz… Deklamatzeko eta dramatizatzeko poemak izango dira batzuk, jolasteko poemak beste batzuk; ikus-entzuleekin abesteko, musikatzeko eta dantza egiteko poemak ere izango dira tarteko. Baietz ondo pasatu poesiaren inguruan!