Ikuskizun honek tonbolero familia batek eta haren ahuntz atzerritarrak EUROPAn bizirauteko egin beharrekoak kontatzen ditu. Denetarik zozketatzen dute: oliba bilketarako lan-kontratuak, Danimarkako familiak, ogi txigorgailua, maskarillak, bizitza-sexuala berpizteko audioliburuak, “Made in Libia” markako paterak, eta horrez gain EUROVISIONen parte hartzeko bi gonbidapenen balioa duen urrezko txartela.