Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Pumori, mendiaren alaba

29 urtarrilak, 2019 -19:00

5€

SARRERA SALMENTA:
Proiekzioaren egunean bertan, ordubete lehenago, zineko lehiatilan

Proiekzio honek 2001ean Pumori mendira eginiko espedizioan hil ziren bost euskal mendizaleak omentzea eta Suku Mayaren istorioa kontatzea ditu helburu. Emanaldia 19:00etan izango da. Filmaren emanaldietako sarrerekin biltzen duten dirua SOS Himalaya elkartera bideratuko dute.

Baleukok ekoiztua da, Alex Txikonen laguntzarekin eta EITB taldearen finantziazioari esker.

2001. urtean Himalaiako Pumori mendiaren (Nepal) gailurrera abiatu ziren bost mendizale gazte: Beñat Arrue aizarnarra, Iñaki Aiertza aizarnazabaldarra, eta Aritz Artieda etxarriarra, Javier Arkauz lakuntzarra eta Cesar Nieto iruindarra. Bidean zirela, urriaren 17an, izotz-jausi batek azpian harrapatu zituen bost euskaldunak 6.300 bat metrora zirela, eta bertan hil ziren; 22 eta 27 urte bitartean zituzten mendizaleek. Benantxio Irureta zena, Xabier Osinalde azpeitiarra, Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola zestoarrak eta Jexux Mari Errazu aizpurutxoarra ere espediziokideak ziren, baina horiek beherago zeuden, eta libratu egin ziren ezbeharretik.

Istripua gertatu eta urtebetera Nepalera joan ziren Beñat zenaren gurasoak, Arantxa Gurrutxaga eta Pello Arrue. Bi helbururekin bidaiatu zuten hara: hil ziren mendizaleei omenaldia egitea eta Beñatek bizirik zegoela atera zuen argazkian berarekin ageri den haurra aurkitzea. Haur hori da, hain zuzen ere, Suku Maya, dokumentaleko protagonistetako bat.

Xehetasunak

Data:
29 urtarrilak, 2019
Ordua:
19:00 - 21:00
Prezioa:
5€

Besteak

Sala:
Auditorioan